Noaingo guduaren oroigarria
Noaingo guduaren oroigarria | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Joxe Ulibarrena |
Sorrera-urtea | 1996 |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | hormigoia |
Dimentsioak | 11 () m |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Getze |
Koordenatuak | 42°45′32″N 1°39′15″W / 42.7587899°N 1.6540325°W / 42.7587899; -1.6540325 |
Noaingo guduaren oroigarria Getze Galarren (Nafarroa Garaia) dagoen monumentu bat da, Noaingo gudua oroitzeko egina, han 1521. urtean borrokatu ziren Nafarroako Erresumaren aldekoen omenez-[1]
Deskribapena
Mendi izen soilaz ezagutzen muino baten maldetan dago, Elortzibar eta Noaingo lautadara begira. Joxe Ulibarrena artistaren obra da, hormigoiz egina dago, 13 tonako pisua du, eta 11 metro garai den irudi bat da monumentuaren egitura nagusia. Neurri batean auzolanean egin zen, 1996. urtean, Nafarroako Gobernuak diruz lagundu zuelarik, eta lurrak Getze Galarko kontzejuak utzita. Inguruan parke bat eraikitzeko asmoa egon zen, baina ez zen egin.[1]
Erreferentziak
- ↑ a b Asunción, Julio. (2014). «Arte, Historia y curiosidades: MONUMENTO A LA BATALLA DE NOÁIN» Arte, Historia y curiosidades (Noiz kontsultatua: 2024-06-08).
Kanpo estekak
- Datuak: Q126368476
- Multimedia: Battle of Noain memorial / Q126368476