Oedemera lurida

Oedemera lurida
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaOedemeridae
LeinuaOedemerini
GeneroaOedemera
Espeziea Oedemera lurida
Marsham, 1802

Oedemera lurida edemeridoen familiako kakalardoa da. Europan, Afrika iparraldean eta Ekialde Hurbilean zabaldurik dago, baita Euskal Herrian ere[1].

Deskribapena

Kakalardo oso txikia da, 5-8 mm hartzen baititu gehienez. Gorputza estua eta luzea du. Kolore berde ilun metalikoa edo gris metalikoa du eta elitroak ile finez estalita ditu.[2]

Buruan bi antena luze ditu eta begi handiak alboetan.

Habitata

Basoen ertzetan eta zelaietan bizi dira, lore asko aurkituko dituzten eremu eguzkitsuetan.

Bizi zikloa

Beldarrak usteltzen ari den egurretan edo lurreko humusean hazten dira eta egur ustela jaten dute, baita belarren kimuak ere[2]. Udaberrian metamorfosia burutu eta apirila eta uztaila artean ikusten dira intsektu helduak. Hauek loretako polenaz eta nektarraz elikatzen dira.[3]

Iruditegia

Erreferentziak

  1. «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  2. a b «Oedemera lurida | NatureSpot» www.naturespot.org.uk (Noiz kontsultatua: 2024-09-03).
  3. (Ingelesez) «False Blister beetles in Scotland - SWSEIC» South West Scotland Environmental Information Centre 2019-04-09 (Noiz kontsultatua: 2024-09-03).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1552297
  • Commonscat Multimedia: Oedemera lurida / Q1552297
  • Wikispecies Espezieak: Oedemera lurida

  • Datu taxonomikoak
  • BOLD: 312317
  • BioLib: 14376
  • Dyntaxa: 105797
  • Fauna Europaea: 124418
  • GBIF: 4458479
  • NCBI: 1553597
  • Wd Datuak: Q1552297
  • Commonscat Multimedia: Oedemera lurida / Q1552297
  • Wikispecies Espezieak: Oedemera lurida