Oinen fetitxismo
Oinen fetitxismoa (foot fetish, ingelesez), baita ere Podofilia deitua, giza oinetan interes fetitxista nabarmena da (ikus parafilia).[1] Gizonezkoengan fetitxismo ohikoenetako bat da. Emakumeen oin-fetitxismoa sexu-portaera gutxi aztertua izan da.
Oinen fetitxista bat sexualki kitzikatu daiteke besteen oinak ikustean, ukitzean, laztantzean, zurrupatzean, kilikatzean, miazkatzean, masajeatzean, musukatzean edo usaintzean. Fetitxistaren erantzuna sexu bakoitzaren genitalen edo beste ezaugarri espezifiko batzuen antzekoa da, sexu-kitzikapenarena alegia.[2]
Gainera, oinen fetitxista batzuek bikotekideekin footjob teknika praktikatzen dute. Teknika hori oinekin egindako masaje erotikoa da.
Erreferentziak
Ikus, gainera
- Fetitxismo
- Zapaten fetitxismo
- Zangolan
Kanpo estekak
- Datuak: Q463859
- Multimedia: Foot fetishism / Q463859