Ostilamendu
Ostilamendua edo Etxeko hornidura etxeko altzari, tresna eta jantzien multzoari esaten zaio.[1]
Etimologia
Antza denez hitzak jatorri erromanikoa du, nafar-aragoieratik jasota: ostilla, ostillamenta.[2]
Ohiturak
Tradizionalki, emaztearen familiak ematen zion arreoa ezkontzari. Amaren ardura zen bere alaben arreoa prestatzea ezkondu aurretik; prestatutakoaren arabera haien egoera ekonomikoa erakusten zen. Derrigorrezkoa zen jantzi jakin batzuk egitea (mantelak, maindireak...) eta, bereziki, brodatzea. Prestaketa hori guztia andregaiaren lana zen.
Ostilamendu motak
Erabileraren arabera mota desberdinak zeuden:
- Haur-puska edo haurrarena, jaiotza inguruan.
- Ezkon-horni edo ezkontzarena.
- Hildakoena, heriotzarekin lotuta.[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak
- XVII. mendeko ostilamendua.
- Datuak: Q21372553