Palko (artea)

Francisco Pradilla Ortiz: Emakumeak palkoan edo Las Manolas. Olioa mihisean (85 x 104 cm)
Abraham Lincoln hilketaren litografia. Ezkerretik eskuinera: Henry Rathbone, Clara Harris, Mary Todd Lincoln, Abraham Lincoln eta John Wilkes Booth aktorea eta hiltzailea.

Palkoa balkoi itxurako plataforma bat da, jendeak ikuskizun bat ikusteko erabiltzen dena. Elementu arkitektoniko moduan, antzoki batean edo ikuskizunak antzezten duten lekuen multzoan bateratuta daude. Berez balkoi txiki bat da, talde txiki batentzat eserleku gutxi batzuk dituena eta hein batean sarrera independientea duena eta, eremu pribatua izanik intimitatea bermatzen du.

Palko inpresionistak

Pintore inpresionisten artean ikuskizunek erakarpen handia sortu zien eta palkoak izan ziren, hain zuzen ere, gogokoen izan zuten elementuetako bat. Renoir-ek hainbat aldiz margotu zituen, Degas-ek ere, eta, halaber, nolabait tematuta, Toulouse-Lautrec inpresionismo ondoko pintorea ere.

  • Pierre-Auguste Renoir: Lehenengo irteera (1876), Artearen Galeria Nazionala .
    Pierre-Auguste Renoir: Lehenengo irteera (1876), Artearen Galeria Nazionala .
  • Pierre-Auguste Renoir: Palkoan (1898); cp.
    Pierre-Auguste Renoir: Palkoan (1898); cp.
  • Mary Cassatt: Palkoan (1879).
    Mary Cassatt: Palkoan (1879).
  • Mary Cassatt: Palkoan (1878), Arte Ederren Museoa (Boston)
    Mary Cassatt: Palkoan (1878), Arte Ederren Museoa (Boston)
  • Eva Gonzalès: Italiasonen palko batean (Italianos antzerkia) (1874), d'Orsay museoa (Paris).
    Eva Gonzalès: Italiasonen palko batean (Italianos antzerkia) (1874), d'Orsay museoa (Paris).
  • Degas: Antzerkian (pastel, circa 1887).
    Degas: Antzerkian (pastel, circa 1887).
  • Toulouse-Lautrec: Palko handia (1896).
    Toulouse-Lautrec: Palko handia (1896).

Ikonografia

XIX. mendearen azken laurdeneko garaiko Pariseko margolarien zaletasunetik harago, palkoek zazpigarren artearen gidoilari ugarien inspirazio iturri izan dira eta hilketa sonatu ugarien agertokia ere.

Zinematografia munduko adibide esanguratsua da Marx anaien A Night at the Opera New Yorkeko Opera Antzoki Handian egina.[1]

Palkoen ikonografia kriminala dramatikoaren kasu gogoangarrien artean, aipatu behar Abraham Lincolnen hilketa Washington DC-ko Ford antzokian. Horren haritik, 2012an Steven Spielberg zinemagileak Lincoln (2012 urtekoa) filma egin zuen eta honek hamabi nominazio eta bi Oscar sari jaso zituen .

Erreferentziak

  1. El palco de los Hermanos Marx en el blog de José Antonio Millán.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1868004
  • Commonscat Multimedia: Theater boxes (loges) / Q1868004

  • Identifikadoreak
  • GND: 4772811-5
  • LCCN: sh2004005876
  • AAT: 300100120
  • Wd Datuak: Q1868004
  • Commonscat Multimedia: Theater boxes (loges) / Q1868004