Parturient montes, nascetur ridiculus mus

Mendiak erdituko dira...
... eta sagutxo irrigarri bat jaioko da.

Parturient montes, nascetur ridiculus mus latinezko esapidea da. Adierazten du badirela iragarpen handiak dituzten gertakariak, baina hurbildu edo ezagutu ahala ez direnak hain garrantzitsuak. Hitzez hitz "Mendiak erdituko dira, sagu irrigarri bat jaioko da" esan nahi du. Euskaraz badira antzeko esanahia duten esaldiak, hala nola, "Min gutxi eta trapu asko", "Urrutiko intxaurrak hamalau, gerturatuta lau" edo "Zarata asko ta gauz on gutxi".[1]

Jatorriz, Esopo[2]ren alegia baten bertso-lerroetako bat da, Fedrok gerora latinera eraman zuena, Mons parturiens[3]. Ondoren, Horaziok bere Epistulae ad Pisones[4] (Ars Poetica bezala ezagunagoa) lanean jaso zuenean zabaldu zen (Epistula ad Pisones 139. bertso-lerroa) .

Erreferentziak

  1. «Gotzon Garate - Atsotitzak - Online Kontsulta zerbitzua» www.ametza.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
  2. (Latinez) Aesopus. (1889). Fabulae Aesopicae collectae. in aedibus B.G. Teubneri (Noiz kontsultatua: 2019-01-17).
  3. (Latinez) «Phaedrus, Fabulae Aesopiae, Liber Quartus, Mons parturiens.» www.perseus.tufts.edu (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).
  4. (Latinez) «Horace: Ars Poetica» www.thelatinlibrary.com (Noiz kontsultatua: 2019-01-16).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q3896874
  • Wd Datuak: Q3896874


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.