Pauline Ado
Pauline Ado | |
---|---|
(2013) Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Hendaia, 1991ko otsailaren 14a (33 urte) |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | surflaria |
Parte-hartzailea | |
paulineado.fr |
Pauline Ado (Baiona,[1] 1991ko otsailaren 14a - ) Hendaian bizi den euskal surflaria da.
Biografia
Popo ezizenaz ezaguna, hendaiarra bederatzi urterekin hasi zen surfean. 2005ean (14 urterekin) eta 2007an (16rekin) Europako ASP txapelketa irabazi eta gero, 2009ko urtarrilaren 6an Narrabeenen (Hegoaldeko Gales Berria) hamazazpi urte eskasekin australiarra izan ez den munduko lehen surf junior txapeldun bilakatu zen.
2010ean Europako ASP zirkuituko txapelketa irabazi zuen, hau da kontinentean dagoen lehiaketarik garrantzitsuena.[2]
2022ko irailean zilarrezko domina eskuratu zuen Huntington Beacheko Munduko Surf Txapelketan.[3]
Palmaresa
- 2022: Zilarrezko domina Huntington Beacheko Munduko Surf Txapelketa
- 2010: Europako ASP txapelduna.
- 2009: ASP Munduko Junior txapelduna.
- 2010, 2009 eta 2008ko La Canauko (Okzitania) Oakley Pro Junior Emakumezko Txapelketa.
- 2008: Movistar Pantin Classic, Galizian.
- 2007: Star Asp Europe Nikita Women's Pro Junior.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Bere webgunea
- Datuak: Q3372703
- Multimedia: Pauline Ado / Q3372703
Artikulu hau Lapurdiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |