Pembrokeshire kostaldeko ibilbidea

Pembrokeshire kostaldeko ibilbidearen bi muturrak.

Pembrokeshire kostaldeko ibilbidea (galeseraz Llwybr Arfordir Sir Benfro eta ingelesez Pembrokeshire Coast Path edo Pembrokeshire Coastal) Galesko hego-mendebaldeko Pembrokeshire konderriaren kostaldea zeharkatzen duen ibilbidea da, National Trails erakundeak diseinatua dagoelarik. 1970an ireki zen eta 299 kilometro luze ditu, horietako asko itsaslabarren gain doazelarik, denera 11.000 metroko gora-beherak dituelarik. Lekurik garaiena Pen yr afr da (175 m.), eta baxuena berriz, Sandy Haven pasabidea (itsas mailatik 2 metro azpira).

Ibilbidearen hegoaldeko hegoaldeko abiapuntu edo helmuga Amroth udalerrian dago eta iparraldekoa Poppit Sands herrixkan, St Dogmaels udalerritik hurbil.

Ibilbide hau Galesko kostaldeko ibilbidearen zati da, denera 1.400 kilometro dituen eta Chepstow eta Queensferry udalerrien artean hedatzen den ibilbide luzea.

Iruditegia

  • Pembrokeshire kostaldeko ibilbidea, Ceibwr badiatik hurbil, aurrealdean Cemaes lurmuturra ikus daitekelarik.
    Pembrokeshire kostaldeko ibilbidea, Ceibwr badiatik hurbil, aurrealdean Cemaes lurmuturra ikus daitekelarik.
  • Poppit Sands.
    Poppit Sands.
  • Pembrokeshire kostaldeko ibilbidea Pwllgwaelod eta Fishguard artean.
    Pembrokeshire kostaldeko ibilbidea Pwllgwaelod eta Fishguard artean.

Ikus gainera

Kanpo estekak

  • Pembrokeshire kostaldeko ibilbidea National Trails webgunean (Ingelesez)
  • www.geograph.co.uk : Pembrokeshire kostaldeko ibilbidearen argazkiak (Ingelesez)
  • newportpembs.co.uk : Pembrokeshire kostaldeko ibilbideari buruzko artikulua (Ingelesez)
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1347296
  • Commonscat Multimedia: Pembrokeshire Coast Path / Q1347296

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 315125618
  • GND: 1023282461
  • Lekuak
  • OSM: 77964
  • Wd Datuak: Q1347296
  • Commonscat Multimedia: Pembrokeshire Coast Path / Q1347296
51°52′06″N 5°10′50″W / 51.8684°N 5.1805°W / 51.8684; -5.1805 (Pembrokeshire Coast Path)