Piñoi (mekanismoa)

Nekazaritzako makina baten engranajea, non piñoiaren mugimendua gurpil zoro baten bidez transmititzen den. Bitarteko gurpil honi esker transmisio erlazioa aldatu daiteke, piñoiko eta koroako hortz kopurua aldatuz, ardatz eragilearen eta ardatz gidatuaren arteko distantzia aldatu beharrik izan gabe.

Mekanikan, piñoi deritzo kremailera-mekanismo baten gurpilari edo gurpil horzdun pare baten gurpil txikienari, dela engranaje bidezko zuzeneko transmisio batean, dela transmisio-kate baten edo transmisio-uhal horzdun baten bidezko zeharkako transmisio batean. Piñoi tenkatzailea, kate bat edo transmisio baten uhal horzdun bat tenkatzeko erabiltzen den gurpil horzdunari ere deitzen zaio.

Engranaje fasean, gurpilik handienari " koroa" deitzen zaio; kate transmisioan berriz, esaterako, bizikleta edo motozikleta, koroaz gain, gurpil handienari "platera", "izarra" edo "katalina" deitu dakioke". [1] Etapa anitzeko engranaje tren batean etapa baten koroa ondoz ondoko etapako piñoarekin batera biratzen da.

Kate eta uhal bidezko transmisioetan, pinoi txikiegi batek kurbadura handiagoak eragiten ditu transmisioaren elementu malguan, eta horrek higadura areagotzen eta elementuen bizitza erabilgarria murrizten du.

Erreferentziak

  1. Sánchez Real, José (1998). Transmisión del movimiento en la bicicleta, en La física de la bicicleta. Ediciones de la Torre. ISBN 9788486587390.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1154740
  • Commonscat Multimedia: Chain drive sprockets / Q1154740

  • Identifikadoreak
  • GND: 106304944X
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q1154740
  • Commonscat Multimedia: Chain drive sprockets / Q1154740


  • i
  • e
  • a
Engranajeak
Sistemak
  • Eguzki eta planeta engranajea
  • Engranaje ez-zirkular
  • Engranaje harmoniko
  • Engranaje planetario
  • Engranaje zikloidal
  • Engranaje zuzen
  • Kremailera eta piñoi
  • Torloju amaigabe
Formak
  • Helikoidala
  • Hortz angeluarrezkoa
  • Konikoa
  • Koniko helikoidala
  • Koroa
  • Zuzena
Hortzen profilak
  • Bilkarizko engranaje
  • Engranaje zikloide
Mekanika
  • Akoplatze
  • Bizikletako martxak
  • Diferentzial
  • Engranaje tren
  • Transmisioa
  • Transmisio aldakor jarrai
Erabilera adibideak
Bizikletak
  • Ardatz bidezko transmisiodun bizikleta
  • Barne-aldagailu
  • Desbideragailu
  • Piñoi
  • Piñoi-talde
Horologia
  • Gurpil-tren
Ikus, gainera