Picassori Gorazarrezko Monumentua
Picassori Gorazarrezko Monumentua Monument Homenatge a Picasso | |
---|---|
Eskultura hau 1983an eraiki zen. Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Katalunia |
Probintzia | Bartzelonako probintzia |
Eremu funtzionala | Bartzelonako metropoli eremua |
Eskualdea | Barcelonès |
Kataluniako udalerria | Bartzelona |
Koordenatuak | 41°23′12″N 2°11′05″E / 41.38662°N 2.18482°E / 41.38662; 2.18482 |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1983 |
Dimentsioak | 4 () m |
Ondarea | |
Picassori Gorazarrezko Monumentua, katalanez Homenatge a Picasso, Antoni Tàpies egilearen eskultura da. Bartzelonako Picasso pasealekuan kokatuta dago.[1] Lana beirazko 4x4x4 metroko kubo baten barruan dago eta 11 m²ko urmael baten erdian. Ura kuboaren alboetatik erortzen da.[2]
Historia
1981an Bartzelonako Udalak Antoni Tàpiesi Pablo Picassoren omenaldiz monumentu bat egiteko enkargua egin zion. Monumentua Picasso pasealekuan, Parc de la Ciutadellan kokatzeko zen.
Artistak multzo bat irudikatu zuen: kubo baten barraun estilo modernistaren altzari batzuk pentsatu zuen: sofa, ispilu eta armairu bat. Horrekin Picasso Bartzelonan bizi izan zen garaia gogorarazi nahi zuen. Halaber, XX. mende hasierako Bartzelona industriala gogoratzeko, altzariak zeharkatuz, burnisko habeak jarri zituen. Halaber, aulki eta manta zuri batzuk ikus daitezke, guztiak sokaz lotuta. Mantak zabalduta daude eta haientan Picassoren esaldi batzuk irakur daitezke, esaterako "un quadre no és per decorar un saló, sinó que és una arma d'atac i de defensa contra l'enemic", euskaraz, "margolan bat eta da saloi bat apaintzeko, etsaiaren aurkako defentsa-arma bat baizik".
2006an Pere Casanovasek monumentua zaharberritu zuen.
2007an Tapies Fundazioak erakusketa antolatu zuen non monumentuaren zirriborroak erakusten ziren. [3]
Erreferentziak
Kanpo estekak
- (Katalanez):Monumentuari buruzko informazioa.
- Datuak: Q18696664
- Multimedia: Homenatge a Picasso (Antoni Tàpies) / Q18696664