Piet (programazio lengoaia)
Piet programazio lengoaia esoterikoa da, David-Morgan-Mar programatzaileak diseinatutakoa, non bere programak bitmap-ak diren eta arte abstraktu bezala ikusten diren. Erakusle batek programa konpilatzen du kolorez kolore mugitzen. Aginduak burutuko dira erakuslea kolore batetik irtetzean.
Lengoaiaren izena Piet Mondrian margolariari egiten dio erreferentzia.
Sintaxia eta koloreak
20 kolore ezberdin erabiltzen ditu lengoaia honek. 18 kolore koloretsuak (6 kolore nagusi, eta hauen aldaketak, argia eta iluna), txuria eta beltza.
#FFC0C0 gorri argia | #FFFFC0 hori argia | #C0FFC0 berde argia | #C0FFFF zian argia | #C0C0FF urdin argia | #FFC0FF magenta argia |
#FF0000 gorria | #FFFF00 horia | #00FF00 berdea | #00FFFF zian | #0000FF urdina | #FF00FF magenta |
#C00000 gorri iluna | #C0C000 hori iluna | #00C000 berde iluna | #00C0C0 zian iluna | #0000C0 urdin iluna | #C000C0 magenta iluna |
#FFFFFF txuria | #000000 beltza |
Kolore koloretsuak zenbaki osoak gordetzeko gai dira. Kolore beltza programaren fluxuaz arduratuko da. Irudiaren kanpoko eremuak, kolore beltza bezala jokatzen dute. Txuriak ez ditu eragiketak egiten, baina erakuslea beste kolore batera joateko ahalbidetzen du. 20 kolore hauen artean beste bat balego, konpiladoreak edo interpretatzaileak ez dio kasurik egingo.
Adibideak
Kanpo estekak
- (Ingelesez) Piet lengoaiaren webgunea
- Datuak: Q1886145
- Multimedia: Piet (programming language) / Q1886145