gait abnormality (en), altered level of consciousness (en) Gernu-ihesa
Identifikatzaileak
GNS-10-MK
G91.2
GNS-9-MK
331.9, 331.5
GNS-10
G91.2
GNS-9
331.9, 331.5
OMIM
236690
DiseasesDB
9089
MedlinePlus
000752
eMedicine
neuro/277
MeSH
D006850D006850
Disease Ontology ID
DOID:1572
Presio normaleko hidrozefalia edo hidrozefalia sintomatikoa isurkari zerebroespinal gehiegi ekoiztearen ondorioz sortutako burmuinetako disfuntzioa da. Beste hidrozefalia batzuk ez bezala, gehien bat adinekoetan ematen da. Haren sintomarik ohikoenak ibileraren desorekak, gernu-ihesa eta dementzia (galera kognitiboa) dira. Zaila da hura diagnostikatzea, beste gaixotasun batzuetan ere arruntak diren sintomak baititu.
Sendabiderik ohikoena gehiegizko likidoa gorputzaren beste tokiren batean husteko balio duen deribazio bat instalatzea da. Sendabide horrek sintomak arindu eta funtzionamendu normala lehenera dezake edo partzialki egin dezake, baina beste batzuetan ez du arrakastarik.
Presio normaleko hidrozefaliaren prebalentzia % 0,5ekoa da 65 urtetik gorako pertsonetan, eta 100.000 pertsonako 5,5 kasu gertatzen dira urtero. Kasu gehiago gertatzen dira 60 eta 70 urte dituzten pertsonetan.