Pseudovadonia livida
Pseudovadonia livida | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Arthropoda |
Klasea | Insecta |
Ordena | Coleoptera |
Familia | Cerambycidae |
Generoa | Pseudovadonia |
Espeziea | Pseudovadonia livida Fabricius, 1776 |
Pseudovadonia livida Cerambycidae familiako kakalardoa da, zientziarako Fabriciusek 1776an deskribatu zuena. Europan eta Ekialde Hurbilean bizi da[1]. Euskal Herrian ere aurkitzen da[2].
Azpiespezieak
Sei azpiespezie ditu:[3]
- Pseudovadonia livida bicarinata (Arnold, 1869)
- Pseudovadonia livida desbrochersi (Pic, 1891)
- Pseudovadonia livida hatayensis Özdikmen, 2015
- Pseudovadonia livida livida (Fabricius, 1776)
- Pseudovadonia livida pecta (J. Daniel & K. Daniel, 1891)
- Pseudovadonia livida setosa (Danilevsky, 2013)
Deskribapena
Tamaina txikiko kakalardoa da, 5-10 mm arteko luzera duena[4]. Gorputzez luzea eta estua da. Burua proportzioan handia du eta begi handiak ditu. Antenak ere luzeak dira, gorputzaren luzerara iristen ez direnak. Pronotoa karratua eta beltza da eta elitroak gorrixka-marroiak eta urre kolorezko ile finez estalita daude[5].
Habitata
Pinudietan aurkitzen da bereziki. Batzuetan Quercus edo Castanea generoko espezietan ere ikus daiteke.
Bizi zikloa
Bi urtetako zikloa betetzen du. Helduak maiatza eta iraila artean ikusten dira hegan eta loreetako nektarraz eta polenaz elikatzen dira. Emeak Marasmio jangarria (Marasmius oreades) onddo ugari dagoen lurreko humusean jartzen ditu arrautzak eta onddo horren mizelioaz elikatzen dira beldarrak[6].
Iruditegia
- Kakalardo txikia da.
- Kakalardoa hegan.
- Arra eta emea kopulatzen.
Erreferentziak
- ↑ «Fauna Europaea : Taxon Details» web.archive.org 2007-10-01 (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).
- ↑ «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
- ↑ ondrej.zicha(at)gmail.com, Ondrej Zicha;. «BioLib: Biological library» www.biolib.cz (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Pseudovadonia livida (Fabricius, 1777)» Mi blog de bichos 2018-10-02 (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).
- ↑ «Pseudovadonia livida livida» www.cerambyx.uochb.cz (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).
- ↑ «Pseudovadonia livida | Animalandia.» animalandia.educa.madrid.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-04).
Kanpo estekak
- Datuak: Q790714
- Multimedia: Pseudovadonia livida / Q790714
- Espezieak: Pseudovadonia livida