Rhins of Galloway

Rhins of Galloway.
Penntsula, iparraldetik hegoaldera begira.

Rhins of Galloway (Eskoziako gaeleraz: Na Rannaibh) Eskoziako hegoaldean kokatzen den penintsula bat da.

Geografia

Rhins of Gallowayko muturretako bat, Mull of Galloway lurmuturra, Eskozian hegoalderen dagoen puntua da. Dumfries eta Galloway eskualdeari dagokio eta bertako herri handiena Stranraer da, Loch Ryanen ertzean dagoena. Beste aldean Luce badia dago.

40 kilometrotako luzera du iparraldetik hegoaldera, baina zabaleraz oso estua da. Mailu buruaren itxura duela esaten da. 80 kilometrotako kosta-lerroa dauka. Mendebaldeko ertzean itsaslabarrak daude eta ekialdean aldiz malda leunagoa da.

Historia

Britoiak bizi izan ziren penintsulan eta gotorlekuak eraiki zituzten. Erromatarren garaian Novantae leinu zeltiarra bizi zen bertan eta erromatarrekin merkatal harremanak izan zituzten. Ondoren Irlanda eta Eskoziaren eskuetan ere egon da.

Gaur egun nekazaritza egiten da eta naturak erakarrita turismoa ere nabarmen hazi da.

Ondasun nabarmenak

  • Stranraer.
    Stranraer.
  • Portpatrick.
    Portpatrick.
  • Mull of Galloway.
    Mull of Galloway.
  • Logan lorategi botanikoak.
    Logan lorategi botanikoak.
  • Lochnaw gaztelua.
    Lochnaw gaztelua.
  • Stranraerko gaztelua.
    Stranraerko gaztelua.
  • Corsewell itsasargia.
    Corsewell itsasargia.
  • Killantringan badia.
    Killantringan badia.
  • Sandhead hondartza.
    Sandhead hondartza.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2348561
  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 244277953
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Lekuak
  • Atlas Digital del Imperio Romano: 41716
  • Wd Datuak: Q2348561
54°51′N 5°3′W / 54.850°N 5.050°W / 54.850; -5.050