Rolando kafetegiaren aurkako atentatua
Rolando kafetegiaren aurkako atentatua | ||
---|---|---|
Mota | bonba erasoa erailketa | |
Honen parte da | Euskadi Ta Askatasuna campaign (en) | |
Data | 1974ko irailaren 13a | |
Kokaleku | Calle del Correo, Madrid (en) | |
Herrialdea | Frankoren diktadura | |
Pertsona hilak | 13 | |
Pertsona zaurituak | 71 | |
Erantzule | Euskadi Ta Askatasuna | |
Rolando kafetegiaren aurkako atentatua ETA-V erakundeak 1974ko irailaren 13n Madrilgo Correo kalean bonbaz eginiko atentatua da, zeinaren ondorioz 13 pertsona hil ziren eta 50 zauritu baino gehiago izan ziren.[1] ETAk Rolando kafetegian esertzen ziren polizia eta militarren kontra pentsatu zuen erasoa.
Aldiz, lehergailuak beste hainbat pertsona ere jo zituen. ETAk ez zuen bere gain hartu atentatua. Azkenean, ETAk 2018an bere egiletza aitortu zuen;[2] egileak 1977ko amnistiari esker ez zituzten inoiz epaitu. Batzuen iritziz, Rolando kafetegiko atentatuaren gaineko barne liskarrak ekarri zuen ETAren zatiketa ETA pm eta ETA m artean.
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q4543417
Artikulu hau Madrilgo Erkidegoko historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |