Ruben Santxez
Ruben Santxez | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gasteiz, 1975 (48/49 urte) |
Herrialdea | Araba, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria eta idazlea |
Izengoitia(k) | Artza |
Ruben Santxez Bakaikoa (Gasteiz, Araba, 1975) euskal bertsolaria, irakaslea eta idazlea da.
Biografia
Zaragozan jaio zen, gurasoak lanean han zeudelako baina txikitatik Gasteizen bizi izan da. Euskara gaztaroan ikasi zuen. 23 urterekin bertso eskolan hasi zen. Hainbat Prudentzio Deuna sariketetan eta Arabako Bertsolari Txapelketetan parte hartu zuen. Enpresa ikasketak egin zituen eta, ondoren, euskal filologia. Lan desberdinetan aritu da, tartean irakasle. Azken urtetan bertso munduan ibili da. 2006an Araba bertso histori ezberdin bat saiakera liburua plazaratu zuen. 2019an Hondarrak eleberria argitaratu zuen.
2018an Konpost musika taldea sortu zuen eta Ruben da abeslaria. 2021ean taldearen izena daraman diskoa argitaratu dute.
Liburuak
Saiakera
- Araba bertso histori ezberdin bat. Arabera, 2016. ISBN 84-95774-18-6.
Eleberria
- Hondarrak, Tafalla: Txalaparta, 2019. 353 or. ISBN: 978-84-17065-80-5.
Diskoak
- Konpost (2021, Erraia)
Bertsolaritza
- Arabako Bertsolari Txapelketa:
- Finalista (2): 2013, 2015
- Bertxoko sariketa (1): 2013
Kanpo loturak
- Ruben Santxez
- Datuak: Q12266692