Estádio Municipal de Braga edukiera: 30.000 lagun inaugurazioa: 2003
Presidentea
António Salvador
Entrenatzailea
Artur Jorge
Liga
Primeira Liga
2023-24
4.a
Webgunea
Webgune ofiziala
Etxekoa
Kanpokoa
Sporting Clube de Braga edo SC Braga Portugalgo futbol taldea da, Braga hirikoa. 1921ean sortu bazen ere garai onenak 90. hamarkadatik aurrera izan ditu. Europan 2008ko UEFA Intertoto Kopa irabazi zuen eta 2010-11n UEFA Europa Leagueko finalista izan zen.
Historia
Sporting Braga 1921ean sortu zen eta izena jartzerako orduan garai hortan Portugalgo talderik onena zen Sporting Clube de Portugalengan fijatu ziren. 40. hamarkadan José Antunes Guimarães presidenteak negozio kontuegatik Londresera sarritan joan behar izaten zuen eta Arsenalen zaletu bihurtu zenez 1947tik aurrera taldeak haren koloreak hartu zituen.
1966an bere lehenengo titulua lortu zuen, Portugalgo futbol kopa.
Azken urteetan talde indartsua bihurtu da Portugalen. 2010an ligan bigarren egin zuen eta 2011ean UEFA Europa Leagueko finalera iritsi zen. FC Portok 1-0 emaitzaz garaitu zuen.
2015 eta 2016an Ligan laugarren egin du eta Kopako finalak jokatu ditu. Kopako final bietan 2-2 egin ondoren penalti jaurtiketek erabaki zuten titulua, lehenengoa galdu egin zuen eta bigarrena irabazi, 30 urteren ondoren. 2021. urtean Kopa titulu berri bat eskuratu zuen.
Uniformea
Historikoa
1911-1921
1921-etik
Azken urteak
2016-2017
2017-2019
2019-2020
2021-2022
2022-2023
Palmaresa
Portugalen: 5
Portugalgo futbol liga (0): bigarren 2009-10an.
Portugalgo futbol kopa (3): 1966, 2016, 2021.
Ligako Kopa (2): 2012-13, 2019-20.
Portugalgo Superkopa (0): finalista 1982 eta 1998an.