San Michele Maggiore eliza (Pavia)
San Michele Maggiore eliza (Pavia) | |
---|---|
Kanpoaldea Planoa Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Lombardia |
Probintzia | Paviako probintzia |
Italiako udalerri | Pavia |
Koordenatuak | 45°10′56″N 9°09′25″E / 45.1822°N 9.1569°E / 45.1822; 9.1569 |
Historia eta erabilera | |
Izenaren jatorria | Mikel goiaingerua |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Diocese of Pavia (en) |
Izena | Mikel goiaingerua |
Arkitektura | |
Materiala(k) | adreilua |
Estiloa | arkitektura erromanikoa |
Dimentsioak | 55 () m |
Atalak | campanile (en) : |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | Piazza San Michele |
Webgune ofiziala | |
San Michele Maggiore basilika eliza katoliko erromatarra da eta Pavian dago, Lombardia eskualdean, Italian. Eraikina XI-XII. mendeetakoa da, eta estilo lombardo-erromanikotik ondo gordetako adibidea da.
Historia
Aztarna arkeologikoaren arabera, V. mendeko kristau-basilika goiztiarra egon zitekeen leku hartan.[1] 662 eta 671 urteen artean, eliza bat eraiki zuten Grimoald errege lonbardoaren aginduz. Eliza hau sute batek suntsitu zuen 1004an, eta kanpandorrearen beheko aldea baino ez da VII. mendekoa. Gaur egungo kripta, korua eta transeptua XI. mendearen amaieran hasi ziren eraikitzen, eta 1130ean osatu. Nabeko gangak Agostino de Candia arkitektoak diseinatu zituen 1489an.[2]
Basilika koroatze ugariren egoitza izan zen: Berengario I.a (888), Guy III.a (889), Luis III.a (900), Rodolfo II.a (922), Berengario II.a eta bere seme Adalbert (950), Arduin (1002), Henrike II.a eta Frederiko I.a (1155).[1]
1968an basilikan egindako obra batzuetan, ostrogodoen fabrikazioko zilarrezko artefaktu ederrak aurkitu ziren XI. eta XII. mendeen artean datatutako hilobi baten azpian, orain Paviako Gizarte Museoetan gordeta daudenak.[3]
Arkitektura
San Michele Maggiore Paviako Erdi Aroko beste eliza garrantzitsu batzuen prototipotzat har daiteke, hala nola San Pietro in Ciel d'Oro eta San Teodoro. Dena dela, desberdintasun bat dauka: hareharria darabilela egositako buztinaren ordez.
Beste desberdintasun batzuk ere baditu: gurutze latindarreko oinplanoa eta transeptu oso garatua eta zabala. Azken honek bere portada eta sarrera propioa ditu iparraldean eta absidea beste aldean, eta kanoi ganga dauka, nahiz eta elizaren beste aldeek gurutze-ganga duten. Horregatik esan dezakegu trantseptua beste elizaren barruko eliza bat dela.
Elizaren dimentsioak hauek dira: 55 metro luze eta 38 metro zabal transeptoan. Gurutzaduraren gainean kupula oktogonal bat dago.
Hiru nabe ditu, eta bakoitzak bere atea dauka. Erdiko nabeak zabalera bikoitza dauka.
Horma sendoak ditu, eta baita kontrahormak ere, gangen presioari eusteko.
Fatxada nagusian bost leiho txiki daude, eta bi idi-begien artean gurutze bat.
Argazki galeria
- Kupula
- Atari nagusia
- Nabe nagusia
- Kripta
Erreferentziak
- ↑ a b Elliott, Gillian. "Representing Royal Authority at San Michele Maggiore in Pavia" Zeitschrift fur Kunstgeschichte 77 (2014). (Noiz kontsultatua: 2023-04-19).
- ↑ G.T. Rivoira, Le origini dell'architettura lombarda, II, Roma 1907, 200. or.
- ↑ Aimone, Marco. (2013-01-01). «Il tesoretto di San Michele Maggiore a Pavia. Un riesame alla luce di recenti acquisizioni» Museo in rivista. Notiziario dei Musei Civici di Pavia, 5, pp. 11-24 (Noiz kontsultatua: 2023-04-19).
Kanpo estekak
- Web orri ofiziala, artxibatua: https://web.archive.org/web/20071215135857/http://www.sanmichele-pavia.it/html/itahome.htm
- http://www.sanmichelepavia.it/html/reliquie.html
- Lonbardiako eskualdeko orrialdeko fitxa: https://www.lombardiabeniculturali.it/architetture/schede/PV240-00004/
- Datuak: Q1055129
- Multimedia: San Michele Maggiore (Pavia) / Q1055129