Sarriko parkea
Sarriko parkea | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Bilbo |
Koordenatuak | 43°16′N 2°58′W / 43.27°N 2.96°W / 43.27; -2.96 |
Sarriko Parkea Bilboko parkea da, Ibarrekolandako auzoan (Deustu) kokaturik dagoena. Parkeak Sarrikoko gainaren izena hartzen du, eta Ibarrekolanda eta Deustuko San Pedro auzoen artean dago. Lehen barrutiko parkerik handiena eta garrantzitsuena da.
Parkea antzinako Zubiria familiaren etxaldearen lurrak hartzen ditu. Gaur egun Euskal Herriko Unibertsitateko Ekonomia eta Enpresa zientzien fakultateak biltzen ditu, eta etorkizunean Lan harreman eskolako klaseak ere bilduko ditu. Larrako dorretxea ere bertan kokatzen da egun, XX. mendeko 60ko hamarkadan bertan berreraiki baitzen.
Halaber, Bilboko metroak bertan dauka geltokia.
Ikus, gainera
- Sarrikoko geltokia
Kanpo estekak
- Sarrikoko Ekonomia eta enpresa fakultatea
- (Gaztelaniaz)"Sarriko" izeneko bloga
- Datuak: Q11703620
Bilboko parkeak | ||
---|---|---|
Albia lorategia • Ametzola parkea • Areatzako parkea • Casilda Iturrizar parkea • Erruki Etxeko parkea • Eskurtze parkea |