Sentikortasun (medikuntza)

Medikuntzan eta epidemiologian, proba kliniko baten sentikortasunak proba horrek benetako positiboak antzemateko duen gaitasuna neurtzen du [1]. Hots, sentikortasunak test batek gizabanako gaixoengan gaixotasuna detektatzeko duen gaitasuna neurtzen du.

Test batek %99 sentikortasuna badu, 100 gaixoetatik 99 zuzen identifikatuko ditu. Beraz, test horretan gizabanako batek positibo ematen badu ziur aski gaixotasuna du. Probak ez du negatibo faltsuak ematen.

Sentikortasuna horrela kalkulatzen da:

S e n t i k o r t a s u n a = B P B P + N F {\displaystyle Sentikortasuna={\frac {BP}{BP+NF}}}

BP benetako positiboak izanik eta NF negatibo faltsuak. Logikoa denez, sentikortasuna %100 baldin bada, NF=0.

Adibidez, test bat 55 gizabanakoei egiten badiegu eta emaitzak hauek baldin badira: BP=50, NF=5, test horren sentikortasuna horrela kalkulatuko dugu:

S e n t i k o r t a s u n a = 50 50 + 5 {\displaystyle Sentikortasuna={\frac {50}{50+5}}} = 0,9 (%90)

Diagnostiko klinikoan %80ko edo gehiagoko sentikortasuna exijitzen zaio proba bati fidagarria izateko [2]

Egoera epidemiko batean oso garrantzitsua da gaixo guztiak zuzen diagnostikatzea, berrogeialdian sartzeko, adibidez. Holako kasuetan funtsezkoa da proba klinikoak sentikortasun handia izatea.

Kontzeptuak

  • Benetako positiboa: Testak emaitza zuzena ematen du. Gaixotutako pertsona gaixotzat jotzen du
  • Positibo faltsua: Testak emaitza okerra ematen du. Pertsona osasuntsua gaixotzat jotzen du
  • Benetako negatiboa: Testak emaitza zuzena ematen du. Pertsona osasuntsua osasuntsutzat jotzen du
  • Negatibo faltsua: Testak emaitza okerra ematen du. Gaixotutako pertsona osasuntsutzat jotzen du

Erreferentziak

  1. Euskal ikerlari talde batek Covid-19a atzemateko test berria sortu du ARGIA aldizkaria, 2020-04-10
  2. Euskadiko zientzialari-talde batek COVID-19 detektatzeko ordezko RT-PCR test bat balioztatu du Campusa, EHUaren aldizkaria

Ikus, gainera

  • Espezifikotasun (medikuntza)

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q6842789
  • Wd Datuak: Q6842789