Shannonen aniztasun adierazle

Shannonen adierazlea edo Shannon-Wienerren adierazlea , H' ikurrez irudikatzen dena, aniztasun adierazlea da, besteak beste, ekologian erabiltzen dena bioaniztasuna aztertzeko.

Kalkulua

Ekologia alorrean:

  • n i {\displaystyle n_{i}} : i-garren espezieko banako edo ale kopurua.
  • S {\displaystyle S} : Espezie kopurua, espezie ugaritasuna ere deritzona.
  • N {\displaystyle N} Banako guztien kopurua.

Aurreko balio hauetatik abiatuz, espezie bakoitzaren ugaritasun erlatiboa kalkulatzen da:

p i = n i N {\displaystyle p_{i}={\frac {n_{i}}{N}}}

Shannonen adierazlea honela kalkulatzen da azkenik:

H = i = 1 S p i ln p i {\displaystyle H^{\prime }=-\sum _{i=1}^{S}p_{i}\ln p_{i}}

Adierazlea maximora heltzen da espezie guztiek kopuru berdinak dituztenean:

H max = ln S {\displaystyle H_{\max }=\ln S}

Zenbat eta handiagoa izan, aniztasuna handiagoa dela esan daiteke.


Adibidea

Eremu batean jasotako espezieen banakoak zenbatu ondoren, Shannonen adierazlerako kalkulua azaltzen da ondoren:

Espeziea Banakoak p proportzioa p*ln(p)
A 2 0.13 -0.27
B 8 0.53 -0.34
C 1 0.07 -0.18
D 1 0.07 -0.18
E 3 0.2 -0.32

Azken zutabeko baturaren aurkakoa da Shannonen adierazlea: H = 1.29 {\displaystyle H'=1.29}