Sociedad Deportiva Huesca S.A.DEzizena(k) | Los de la cruz de San Jorge |
---|
Sorrera | 1960 |
---|
Futbol zelaia | El Alcoraz estadioa edukiera: 5.300 lagun inaugurazioa: 1972 |
---|
Presidentea | Manuel Torres |
---|
Entrenatzailea | Antonio Hidalgo |
---|
Liga | Bigarren maila |
---|
2023-24 | 17.a |
---|
Webgunea | www.sdhuesca.es |
---|
|
|
|
Sociedad Deportiva Huesca Espainiako futbol taldea da, Huesca hirikoa hain zuzen ere. Bigarren mailan aritu da azken urteotan baina 2018-19 denboraldian Lehen mailan jokatu zuen lehen aldiz, baina denboraldi bat bakarrik iraun zuen. 2020-21ean itzuli zen.
Historia
Unión Deportiva Huesca izeneko talde bat izan zen Huesca 30. hamarkadan eta Afizionatuen Espainiako futbol txapelketako finala jokatzera iritsi zen 1931 urtean, baina Vigoko Club Ciosvin-ek 4-1 garaitu zuen. Guztira hiru denboraldi egin zituen bigarren mailan baina 50. hamarkadaren hasieran desagertu egin zen.
Gaur egungo taldea 1960an sortu zen eta aurreko taldearen koloreak hartu zituen, urdina eta granatea. 1974an Afizionatuen Espainiako Txapelketa irabazi zuen finalean Deportivo Aragón (Zaragoza B) 3-0 garaituz. 1978an bigarren B mailara igo zen.
2006an Espainiako Futbol Federazioaren Kopako finala jokatu zuen baina CD Puertollanok 1-1 eta 2-0 emaitzekin garaitu zuen. Urte horretan hirugarren mailara jeistear egon zen baina hurrengo urtean bigarren mailara igo zen lehen aldiz eta bost denboraldi egin zituen bertan. Emaitzarik onena 2009an lorturiko 11. postua izan zuen. Ordutik bigarren B mailan ibili da baina 2015ean bere taldeko liga irabazi eta play-offetan bigarren mailara itzuli da.
2016-17a seigarren postuan gelditu zen eta Lehen mailara igotzeko play-offak jokatu zituen, baina lehen kanporaketan Getafek garaitu zuen. 2017-18an azkenik lortu zuen igoera. Lehen mailako lehen itzulia oso txarra egin zuen eta bigarrenean nabarmen hobetu arren maila galdu zuen. Hurrengo denboraldian bigarren mailako txapelduna izan zen eta berriz igo zen. 2020-21ean azken jardunaldian galdu zuen maila.
Datuak
2023-24 barne:
- Denboraldiak 1. mailan: 2
- Denboraldiak 2. mailan: 12
- Denboraldiak 2. B mailan: 17
- Denboraldiak 3. mailan: 30
- Ligako posturik onena: 6.a Bigarren mailan (2016-17)
Azken urteetako ibilbidea
2020/2021 Taldea
2021eko otsailaren 4a
| | Zbk. | | Postua | Jokalaria | 15 | | AUR | Javier Ontiveros (Villarrealetik utzita) | 16 | | ATZ | Luisinho | 17 | | ERD | Mikel Rico | 18 | | ATZ | Dimitris Siovas | 19 | | ATZ | Pedro López | 20 | | ERD | Jaime Seoane | 21 | | ERD | Juan Carlos | 22 | | ATZ | Gastón Silva | 23 | | AUR | Dani Escriche | 24 | | ERD | Borja García | 30 | | ATE | Antonio Valera | - | | ERD | Damián Musto | - | | ATZ | Denis Vavro (Laziotik utzita) | |
Irabazitako txapelketak
Espainiako txapelketak: 10
Kanpo estekak
- (Gaztelaniaz) Webgune ofiziala