Streptococcus mutans

Streptococcus mutans
Irudi gehiago
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaBacillati
FilumaBacillota
KlaseaBacilli
OrdenaLactobacillales
FamiliaStreptococcaceae
GeneroaStreptococcus
Espeziea Streptococcus mutans
[[|]]
Datu orokorrak
Gram tindaketaGrampositibo

Streptococcus mutans bakterio Gram positiboa da, estreptokokoen viridans taldean sailkatzen dena, eta txantxarraren eragile nagusia. J. K. Clarkek mikrobioa deskribatu zuen lehenbizikoz 1924an.

Bakterio horren habitat ohikoena ahoa da. Bakterioak polisakarido oso itsaskorra ekoizten du, hortz-esmaltean atxikitzen dena [1]. Hortzetan itsasita, bakterioak glukosa hartzitzen du, azido laktikoa sortuz. Azido horrek hortza kaltetzen du, txantxarra agertuz.

Txantxarra oso ohikoa da herrialde garatuetan, eta askoz gutxiago Hirugarren Munduko herrialdeetan. Lehenengoetan sakarosaren kontsumoa oso hedatuta dago. Sakarosa da Streptococcus mutansek erabiltzen duen azukrea polisakarido itsaskorra sortzeko, eta beraz sakarosa da txantxarraren eragile nagusietako bat.

Streptococcus mutans pertsona gehienen ahoan dago, kasu askotan txantxarra eragin gabe. Txantxarrarekiko norberaren joera fisiologiko eta genetikoak, dietak eta sakarosaren kontsumoak baldintzatuko dute gaitzaren agerpena.

Txantxarraren aurkako txerto baten ikerketa egiten ari da azken urteotan, oraingoz emaitzarik gabe [2].

Erreferentziak

  1. Madigan M.T., Martinko J.M., Parker J. Brock Mikroorganismoen biologia (2007) E.H.U-ak euskaratua:779 orr.
  2. Klein, J.P.; Scholler, M. Recent Advances in the Development of a Streptococcus mutans Vaccine European Journal of Epidemiology, 4, 4, December 1998, 419–425 orr.

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q131452
  • Commonscat Multimedia: Streptococcus mutans / Q131452
  • Wikispecies Espezieak: Streptococcus mutans

  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Datu taxonomikoak
  • EOL: 975361
  • GBIF: 3227119
  • ITIS: 966483
  • NCBI: 1309
  • Medikuntzako identifikadoreak
  • MeSH: D013295
  • Kimikako identifikadoreak
  • UNII: 5C7J33MJJ1
  • Wd Datuak: Q131452
  • Commonscat Multimedia: Streptococcus mutans / Q131452
  • Wikispecies Espezieak: Streptococcus mutans