Sutor, ne ultra crepidam
Sutor, ne ultra crepidam latinezko esapidea da eta, hitzez hitz, esan nahi du "Zapatari, ez krepidaren gainetik".
Plinio Zaharrak (Naturalis Historia XXXV, 84-85)[1] Apeles artista grekoak bere zapatariarekin izandako eztabaida kontatzen du: Apeles margolariak bere lehen lanak leihoko hegalean jarri eta ezkutatu egiten zen herriaren kritikak entzuteko. Zapatari bat pasatu eta zapatari botoi-zulo bat falta zitzaiola ikusi zuen; margolariak konpondu zuen. Zapatariak, biharamunean, irudiaren hanka kritikatu zuen, baina Apelesek erantzun omen zion: "Ne supra crepidam sutor iudicet” (Zapatari batek ez luke iritzirik eman behar krepidatik gora).
Euskaraz badu bere parekoa: Oskigilea mintza bedi oskiz.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q13479274
Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |