TKE Ligako 2024ko denboraldia
| Artikulu hau hobetzeko lanean ari da sikret8 lankidea. Hori dela eta, beharbada hutsuneren batzuk izango dira edukian edo formatuan. Mesedez, aldaketa handi bat egin baino lehen, eztabaida ezazu haren lankide orrian edo artikuluaren eztabaida orrian, erredakzioa koordinatzeko. |
Bermeo Urdaibaik 10. Liga irabazi zuen. | |
Datu orokorrak | |
---|---|
Antolatzailea | Traineru Kluben Elkartea |
Partaideak | 12 talde |
Estropadak | 20 estropada |
Hasiera | 2024ko ekainaren 29a |
Amaiera | 2024ko irailaren 15a |
Palmaresa | |
Txapelduna | Bermeo Urdaibai (227 p.) |
Txapeldunordea | Zierbena (193 p.) |
Ohorezko tx. | Donostiarra (188 p.) Orio (175 p.) |
Jaitsiera | San Pedro (41 p.) Bueu (24 p.) |
← 2023 | 2025 → |
TKE Ligako 2024ko denboraldia Eusko Label Ligaren hogeita bigarren denboraldia izan zen. Txapelketa ekainaren 29an hasi zen Coruña hiriko uretan eta irailaren 15ean bukatu zen Portugaleten; guztira, 20 estropada jokatu ziren[1]. Aurreko denboraldian Eusko Label Ligako garaikurra jarraian bigarren aldiz irabazi ondoren, Bermeo Urdaibai Arraun Elkartearena izan zen titulua defendatzen saiatu zen trainerua[2]. Lehian San Pedro (lau denboraldi KAE Ligan aritu ondoren) eta Bueu (lehen aldiz) elkartu zitzaizkion, 2023an lehen mailan arraun egiteko txartela lortu zuten elkarteak[2].
Denboraldi honetako txapelduna, nagusitasun osoz, Urdaibai izan zen[3][4]. TKE Ligaren historian hamargarren aldia izan zen Bou Bizkaia ontziko mutilek garaikurra irabazi zutena eta bidean marka ugari hautsi zituzten: 20 estropadetatik 14tan garaile izan ziren, 227 puntu lortu zituzten eta txapeldunordea 34 puntura utzi zuten[1]. Zilarrezko postua, hain zuzen ere, Zierbenarentzat izan zen. Galipoek 193 puntu lortu zituzten eta uztailean bermeotarrak gertutik jarraitzea lortu zuten bakarrak izan ziren[5]. Ohorezko txanda, bestalde, Donostiarrak eta Oriok osatu zuten. Azkenik, banderei dagokienez, banaketa zabalagoa izan zen; Urdaibaik 13 bandera eraman zituen herrira, Zierbenak 2, Donostiarrak 2, eta Hondarribiak eta Getariak bana[1]. Esperantzako arraunlariek Ondarroan irabazitako bandera getariarrek lehen mailan irabazi zuten lehenbiziko bandera izan zen[6].
Partaideak
Guztira, 12 elkarte ari dira parte hartzen hogeita bigarren denboraldian; horietatik 5 bizkaitarrak dira, beste 5 gipuzkoarrak eta 2 galiziarrak[1]. Aurreko denboraldiarekin alderatuz gero, berritasuna San Pedro eta Bueu elkarteen parte hartzea da, Santurtzik eta Samertolameuk utzitako postuak bete dituztenak[7].
• • • • • • • • • • • • |
Kolorea | Izena | Arraun Elkartea | Trainerua | Entrenatzailea | Udalerria (Herrialdea) | 2023 |
Bueu | Club do Mar Bueu | Maruxía | José Ferral | Bueu (Pontevedra) | 2.a (GT) | |
Cabo da Cruz | Club de Remo Cabo de Cruz | Cabo da Cruz | Diego Suarez | Boiro (Coruña) | 6.a | |
Donostiarra | Kaiarriba Arraun Elkartea | Torrekua II | Igor Makazaga | Donostia (Gipuzkoa) | 4.a | |
Getaria | Getariako Arraun Elkartea | Esperantza | Ion Larrañaga | Getaria (Gipuzkoa) | 7.a | |
Hondarribia | Hondarribia Arraun Elkartea | Ama Guadalupekoa | Mikel Orbañanos | Hondarribia (Gipuzkoa) | 3.a | |
Kaiku | Kaiku Arraunaren Kirol Elkartea | Bizkaitaŕa | Jon Elortegi | Sestao (Bizkaia) | 9.a | |
Lekittarra | Lekittarra Arraun Elkartea | Lekittarra | Osertz Alday | Lekeitio (Bizkaia) | 8.a | |
Ondarroa | Ondarroa Arraun Elkartea | Antiguako Ama | Iñaki Errasti | Ondarroa (Bizkaia) | 10.a | |
Orio | Orio Arraunketa Elkartea | San Nikolas | Mikel Arostegi | Orio (Gipuzkoa) | 5.a | |
San Pedro | Sanpedrotarra Arraun Elkartea | Libia | Asier Carballeda | San Pedro, Pasaia (Gipuzkoa) | 1.a (KAE) | |
Urdaibai | Bermeo Urdaibai Arraun Elkartea | Bou Bizkaia | Iker Zabala | Bermeo (Bizkaia) | 1.a | |
Zierbena | Zierbena Arraun Elkartea | Zierbena | Daniel Pérez | Portua, Zierbena (Bizkaia) | 2.a |
Estropadak
Denboraldi honetan 19 bandera eta 20 estropada izango dira jokoan[1].
Zk. | Estropada | Lekua | Data | Txapelduna | |
1. | VIII. Cidade da Coruña Bandeira | Coruña, Coruña | 2024ko ekainaren 29a | Urdaibai | |
2. | Concello de Bueuko III. Bandera | Bueu, Pontevedra | 2024ko ekainaren 30a | Urdaibai | |
3. | XVI. Fabrika Bandera | Donostia, Gipuzkoa | 2024ko uztailaren 6a | Urdaibai | |
4. | XLI. Petronor Bandera | Zierbena, Bizkaia | 2024ko uztailaren 7a | Urdaibai | |
5. | Bilboko XV. Bandera | Bilbo, Bizkaia | 2024ko uztailaren 13a | Zierbena | |
6. | Sestaoko Udaleko XXIII. Bandera | Sestao, Bizkaia | 2024ko uztailaren 14a | Urdaibai | |
7. | Barbanza-Arousako II. Bandeira | Ribeira, Coruña | 2024ko uztailaren 20a | Zierbena | |
8. | Concello de Boiroko XXXIV. Bandeira | Boiro, Coruña | 2024ko uztailaren 21a | Urdaibai | |
9. | Getxoko Estropaden XLVI. Ikurriña | Getxo, Bizkaia | 2024ko uztailaren 27a | Urdaibai | |
10. | XXXIX. El Correo Ikurriña - Kutxabank Sari Nagusia | Lekeitio, Bizkaia | 2024ko uztailaren 28a | Urdaibai | |
11. | XII. CaixaBank Bandera | Castro Urdiales, Kantabria | 2024ko abuztuaren 3a | Urdaibai | |
12. | Orioko XXXIV. Estropada - XI. Orio Kanpina Bandera | Orio, Gipuzkoa | 2024ko abuztuaren 4a | Hondarribia | |
13. | Hondarribiko XXXVII. Bandera - Mapfre Sari Nagusia | Hondarribia, Gipuzkoa | 2024ko abuztuaren 10a | Urdaibai | |
14. | Pasaia San Pedro Ikurriña | Pasaia, Gipuzkoa | 2024ko abuztuaren 11 | Urdaibai | |
15. | Zarauzko XLVII. Ikurrina1 | Zarautz, Gipuzkoa | 2024ko abuztuaren 17a | Urdaibai | |
16. | 2024ko abuztuaren 18a | Donostiarra | |||
17. | Ondarroako XL. Bandera - Cikautxo Sari Nagusia | Ondarroa, Bizkaia | 2024ko abuztuaren 24a | Getaria | |
18. | Getariako XV. Ikurriña | Getaria, Gipuzkoa | 2024ko abuztuaren 25a | Donostiarra | |
19. | Piskin Marinoil Bandera | Bermeo, Bizkaia | 2024ko irailaren 14a | Urdaibai | |
20. | LIV. Sari Nagusia - L. El Corte Inglés Bandera | Portugalete, Bizkaia | 2024ko irailaren 15a | Urdaibai |
- Zarauzko Ikurrina Donostiarrako mutilek eraman zuten etxera. Bandera bi jardunalditan jokatu zen eta lehenengo egunean ontzi azkarrena Urdaibairena izan zen arren (bost segundoko tartea atera zion Torrekua II ontziari), denborak gehituta gipuzkoarrena izan zen traineru bizkorrena[8].
Sailkapena
Emaitza | Arraun Elkartea | Puntuak | 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 | Banderak | Lorpena | |
1. | Urdaibai | 227 | 12 | 12 | 12 | 12 | 11 | 12 | 10 | 12 | 12 | 12 | 12 | 8 | 12 | 12 | 12 | 11 | 8 | 11 | 12 | 12 | 131 | Txapelduna | |
2. | Zierbena | 193 | 9 | 11 | 11 | 10 | 12 | 11 | 12 | 10 | 11 | 9 | 10 | 11 | 9 | 9 | 9 | 6 | 7 | 10 | 11 | 5 | 2 | Txapeldunordea | |
3. | Donostiarra | 188 | 10 | 7 | 7 | 8 | 8 | 8 | 11 | 11 | 9 | 11 | 11 | 6 | 10 | 11 | 11 | 12 | 6 | 12 | 10 | 9 | 21 | Ohorezko txanda | |
4. | Orio | 175 | 8 | 10 | 9 | 9 | 10 | 9 | 9 | 8 | 10 | 8 | 9 | 3 | 8 | 10 | 7 | 9 | 11 | 9 | 8 | 11 | - | ||
5. | Hondarribia | 173 | 11 | 8 | 10 | 11 | 9 | 10 | 3 | 9 | 7 | 10 | 7 | 12 | 11 | 6 | 10 | 10 | 3 | 7 | 9 | 10 | 1 | ||
6. | Getaria | 130 | 7 | 9 | 6 | 7 | 6 | 5 | 6 | 3 | 8 | 6 | 6 | 10 | 3 | 5 | 8 | 5 | 12 | 5 | 5 | 8 | 1 | ||
7. | Lekittarra | 117 | 6 | 4 | 8 | 2 | 4 | 4 | 7 | 4 | 2 | 7 | 8 | 9 | 6 | 4 | 4 | 8 | 9 | 8 | 7 | 6 | - | ||
8. | Ondarroa | 111 | 5 | 6 | 5 | 4 | 5 | 6 | 8 | 7 | 4 | 4 | 3 | 7 | 7 | 2 | 5 | 4 | 10 | 6 | 6 | 7 | - | ||
9. | Cabo da Cruz | 86 | 3 | 5 | 4 | 6 | 3 | 7 | 5 | 6 | 6 | 3 | 5 | 4 | 4 | 8 | 2 | 7 | 5 | 3 | - | - | - | ||
10. | Kaiku | 75 | 4 | 3 | 2 | 5 | 7 | 3 | 4 | 1 | 5 | 5 | 4 | 5 | 5 | 7 | 6 | 3 | 4 | 2 | - | - | - | ||
11. | San Pedro | 41 | 2 | 2 | 3 | 3 | 2 | 2 | 2 | 5 | 3 | 1 | 2 | 2 | 1 | 3 | 1 | 1 | 2 | 4 | - | - | - | Jaitsiera play-offa | |
12. | Bueu | 24 | 1 | 1 | 1 | 1 | 1 | 1 | 1 | 2 | 1 | 2 | 1 | 1 | 2 | 1 | 3 | 2 | 1 | 1 | - | - | - | 2025eko GT Liga |
- Zarauzko Ikurrina Donostiarrako mutilek eraman zuten etxera. Bandera bi jardunalditan jokatu zen eta lehenengo egunean ontzi azkarrena Urdaibairena izan zen arren (bost segundoko tartea atera zion Torrekua II ontziari), denborak gehituta gipuzkoarrena izan zen traineru bizkorrena[8].
Jaitsiera/Igoera play-offa
Jaitsiera/Igoera play-offean bost ontzik hartuko dute parte: TKE Ligako denboraldia 11. postuan amaitu duen elkarteak, San Pedrok; KAE Ligako txapeldunak, San Juanek, eta hirugarren postuan gelditu denak, Santurtzik; eta Galiziako Traineruen Ligako ontzi azkarrenek, Aresek eta Chapelak. Bostetik bik baino ez dute lortuko 2025eko denboraldian lehen mailan aritzeko txartela[9][10].
Kolorea | Izena | Arraun Elkartea | Trainerua | Entrenatzailea | Udalerria (Herrialdea) | Emaitza |
Ares | Club de Remo Ares | Santa Olalla de Lubre | José Manuel Peláez | Ares (Coruña) | 1.a (GTL) | |
Chapela | Club de Remo Chapela | Arealonga | Juan Zunzunegui | Chapela, Redondela (Pontevedra) | 2.a (GTL) | |
San Juan | Pasai Donibane Koxtape Arraun Elkartea | Erreka | Joseba Fernandez | Donibane, Pasaia (Gipuzkoa) | 1.a (KAE) | |
San Pedro | Sanpedrotarra Arraun Elkartea | Libia | Asier Carballeda | San Pedro, Pasaia (Gipuzkoa) | 11.a | |
Santurtzi | Itsasoko Ama Arraun Elkartea | Sotera | Alexander Esteban | Santurtzi (Bizkaia) | 3.a (KAE) |
Emaitza | Arraun Elkartea | Puntuak | 1. estrop. | 2. estrop. | Lorpena |
1 | San Juan | 9 | 4 | 5 | 2025eko TKE Liga |
2 | Ares | 9 | 5 | 4 | |
3 | Santurtzi | 6 | 3 | 3 | 2025eko KAE Liga |
4 | San Pedro | 4 | 2 | 2 | |
5 | Chapela | 2 | 1 | 1 | 2025eko GT Liga |
Patroi onenaren saria
Postua | Patroia | Arraun Taldea | Puntuak[1] |
---|---|---|---|
1 | Gorka Aranberri | Urdaibai | 156 |
2 | Unax Eizagirre | Getaria | 151 |
3 | Iñigo Larrinaga | Orio | 132 |
4 | Jenaro Zelaia | Ondarroa | 128 |
5 | Iñaki Goikoetxea | Lekittarra | 90 |
6 | Ioseba Amunarriz | Hondarribia | 87 |
7 | Martin Leborán | Cabo da Cruz | 76 |
8 | Iker Gimeno | Kaiku | 74 |
9 | Arkaitz Diaz | Donostiarra | 73 |
10 | Aitor Lazkano | Zierbena | 67 |
Erreferentziak
- ↑ a b c d e f "2024ko egutegia eta emaitzak". Eusko Label Liga. 2024.05.23
- ↑ a b «Urdaibaik irabazi du Eusko Label liga ere» Berria (Noiz kontsultatua: 2022.10.07).
- ↑ «Urdaibaik errekor berria ezarri du, sasoiko hamalaugarren bandera irabazita» Naiz (Noiz kontsultatua: 2024.09.15).
- ↑ «Eusko Label Ligako garaipen marka hautsi du Urdaibaik, hamalau bandera lortuta» Berria (Noiz kontsultatua: 2024.09.15).
- ↑ «Zierbenak denboraldiko bigarren estropada irabazi du» Berria (Noiz kontsultatua: 2024.07.20).
- ↑ «Getariak ezustean irabazi du Ondarroako estropada» Berria (Noiz kontsultatua: 2024.08.24).
- ↑ "2023ko egutegia eta emaitzak". Eusko Label Liga. 2024.01.26
- ↑ a b «Donostiarrak irabazi du Zarauzko Ikurrina» Berria (Noiz kontsultatua: 2024.09.08).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Zumaia, fuera del play-off por no realizar la inscripción» Gipuzkoa gaur (Noiz kontsultatua: 2024.09.08).
- ↑ «San Juan eta Santurtzi, Eusko Label Ligarako play-offera; Astillero eta Zumaia, Euskotren Ligarakora» Eitb (Noiz kontsultatua: 2024.09.08).
Ikus, gainera
Kanpo estekak
- TKE Ligaren webgunea
TKE Ligako denboraldiak | ||
---|---|---|
2003 • 2004 • 2005 • 2006 • 2007 • 2008 • 2009 • 2010 • 2011 • 2012 • 2013 • 2014 • 2015 • 2016 • 2017 • 2018 • 2019 • 2020 • 2021 • 2022 • 2023 • 2024 |