Tenplu Satanikoa
Tenplu Satanikoa | |
---|---|
Datuak | |
Mota | erlijio-erakundea |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Agintea | |
Egoitza nagusi |
|
Historia | |
Sorrera | 2013 |
Sortzailea | Lucien Greaves (en) |
webgune ofiziala |
Tenplu Satanikoa (ingelesez: The Satanic Temple) Ameriketako Estatu Batuetako gobernuz kanpoko erakunde erlijiosoa baina Jainko eza da. 2012an sortua, haien egoitza nagusia Salemen dago, Massachusetts estatuan. Ideologikoki, ez dute Satanengana sinesten; haientzako askatasunaren eta kontrakulturaren elementu sinbolikoa da. Ezaugarri horrek Satanen Elizatik erabat hurruntzen du.[1] Berez, Tenplu Satanikoak aktibismo politikoan du helburu nagusia, ikuspuntu ezkertiar eta progresista batetik
Historia
Sortzaileak Malcolm Jarry eta Lucien Greaves (izengoitiak) izan ziren. Biak 2012an bildu ziren eta 2013ko urtarrilean erakundea aktiboa zen. George W. Bush presidenteak ordurako Etxe Zuriatik erakunde erlijiosoei diruz laguntzeko ekimena iragarrita zuen. Tenplu Satanikoa horren aurrean erantzun bat izan zen. Tenplu Satanikoak 2016an ireki zuen bere egoitza ofiziala Salemen, Massachussetsen. Gaur egun Estatu Batuetan hogei kapitulu ditu hiri nagusietan. 2019ko apirilean ofizialki erakunde erlijioso gisa onartua izan zen.
Elkartearen oinarriak
Hauek dira:[2]
- Norberak, arrazoiaren arabera, izaki guztienganako errukia eta enpatiarekin jokatzen ahalegindu beharko luke.
- Justiziaren aldeko borroka legeen eta erakundeen gainetik gailendu behar den etengabeko eta beharrezko jarduera da.
- Norberaren gorputza bortxaezina da, norberaren nahiaren menpean soilik.
- Besteen askatasunak errespetatu behar dira, baita ofenditzeko askatasuna ere. Beste baten askatasunak nahita eta bidegabe inbaditzea zurea bertan-behera uztea da.
- Sinesmenek munduko gure ulermen zientifiko onenarekin bat etorri behar dute. Kontuz ibili behar dugu gertaera zientifikoak gure sinesmenetara egokitzeko inoiz ez desitxuratzeko.
- Pertsonak hutsegikorrak dira. Okerren bat eginez gero, ahal dugun guztia egin behar dugu zuzendu eta sor zitezkeen kalteak konpontzeko.
- Printzipio bakoitza noblezia ekintza eta pentsamenduan inspiratzeko diseinatutako printzipio orientatzailea da. Errukiaren, jakinduriaren eta justiziaren espirituak nagusitu behar du beti idatzitako edo ahozko hitzaren gainetik.
Jai egunak
Tenplu Satanikoak bost jai egun onartzen ditu:[3]
Data | Gertaera |
---|---|
Otsailaren 15 | Luperkalia |
Apirilaren 30 | Walpurgis gaua |
Uztailaren 25 | Inaugurazio eguna |
Urriaren 31 | Halloween |
Abenduaren 25 | Sol Invictus |
Kanpaina batzuk
Tenplu Satanikoak egindako kanpainek hedabideetan harrera handia izaten dute. Hona hemen batzuk:
- Baphomet estatua Oklahomaren Kapitolio aurrean: Hamar Aginduen monumentua zegoen eta Tenplu Satanikoak bere estatua ere bertan jartzeko eskubidea aldarrikatu zuen. Azkenean monumentu kristaua kendu zen eta Tenpluko kideek haiena ere kendu zuten, haien Detroiteko egoitzaren aurrean jarriz.[4]
- After School Satan klubak: eskola askotan onartzen dira klub kristauak izatea. Horregatik, era berean, tenplukideek Satan-eskolak sortu dituzte erantzun gisa.[4]
- 2015 eta 2016an, abortoaren aurkako elkarteek Planned Parenthood erakundearen aurrean manifestazioak antolatu zituzten. Tenpluko kideek, erantzun gisa, perfomance sadomasokistak antolatu zituzten.[5]
- Children Project: 2014an hasita haurren aurka egiten diren zigor fisikoak salatzen du.[6]
- Meza arrosak (Pink Mass): Zeremonia homosexualak dira, oso ezaguna izan diren homofoboen hilobien gainean.[6]
Erreferentziak
- ↑ https://www.elmundo.es/sociedad/2016/08/18/57a9ec27e5fdea8e088b4681.html
- ↑ https://thesatanictemple.com/pages/about-us
- ↑ https://thesatanictemple.com/pages/holidays
- ↑ a b https://www.indiegogo.com/projects/put-a-satanic-monument-at-ok-capitol#/
- ↑ https://web.archive.org/web/20181130071810/https://www.metrotimes.com/news-hits/archives/2016/04/23/the-satanic-temple-plans-to-interrupt-some-planned-parenthood-in-classic-satanic-temple-fashion
- ↑ a b https://web.archive.org/web/20220127091012/https://www.vocativ.com/culture/religion/satanic-temple-now-wooing-kids-moms/
Ikus, gainera
- Hail Satan? dokumentala.
- Satanen Eliza
Kanpo estekak
- (Ingelesez):Webgune ofiziala.
- (Ingelesez):"The Satanic Temple gets religion", 2019/05/06,The World irrati saioan.
- (Ingelesez):Satanic Temple TV.
- Datuak: Q22080033
- Multimedia: The Satanic Temple / Q22080033