Tximino-baztangaren agerraldia 2024an

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Tximino-baztangaren agerraldia 2024an
Motaepidemia
Denbora-tarte2023ko iraila - 
KokalekuAfrika
Europa
Asia
Ipar Amerika
Hego Amerika
Ozeania
KausaTximino-baztanga
Honen ondorioa2024 mpox outbreak (en) Itzuli
Kasu kopurua17.541 (2024ko abuztuaren 6a)
Pertsona hilak517 (2024ko uztaila)
Distribuzioaren mapa. Horiz zalantzazko zonaldeak.

Tximino-baztangaren agerraldia 2024an. Osasunaren Mundu Erakundeak beste Tximino-baztangaren agerraldi baten berri eman zuen 2024an, tximuaren baztangaren birusetik (MPXV) bananduta eta hilgarriago, 2022-2023ko baztanga-agerraldia baino. Oso aste gutxitan, hamahiru herrialdetan heldu eta haurren kasuak zeudela jakinarazi zen. Birusaren aurkako txertoen izakinak, bestetik, oso mugatuak ziren agerraldia iragarri zen herrialdeetan. OMEk Osasunaren Mundu Erakundeak larrialdi egoera ezarri zuen nazioartean, abuztuaren 14an.[1][2]

Kasu gehienak Afrikan eman dira, batez ere Kongoko Errepublika Demokratikoan. Herrialde horretan abuztuaren 7an 14.091 kasu baieztatu ziren, 511 hildakoekin. Afektaturik izandako beste herrialdeak Afrika Erdiko Errepublika, Kongoko Errepublika, Burundi, Kamerun eta Nigeria izan ziren. Urtarriletik, 17.600 kasu baino gehiago erregistratu dira Afrikako dozena bat herrialdetan.

Ezaugarriak

Gaixotasun Kutsakorren eta Mikrobiologiaren Espainar Elkartearen arabera, gaixotasuna ortopoxbirus zoonotiko batek eragiten du, eta animalien bitartez kutsatzen da. Inkubazio epea 7-14 egunekoa izan ohi da, baina 5-21ekoa ere izan daiteke. Gaixotasunak 2-4 asteko iraupena izan dezake.[3] Infekzioaren agerpena sukarrarekin eta espezifikoak ez diren beste sintoma batzuekin ematen da; gero erupzio bat sortzen du, lehortu, zarakarrak sortu eta erori aurretik bi edo lau aste iraun ohi duten lesioekin. Baztanga horrek lesio ugari eragin ditzakeen arren, egungo agerraldian paziente batzuek lesio bakarra izaten dute ahoan edo genitaletan, eta, ondorioz, zailagoa da beste infekzio batzuetatik bereiztea.[4]

Oraingo agerraldiaren aurreko infekzioetan, infekzio ezagunak zituzten pertsonen ehuneko bat eta hiru artean hil dira (tratamendurik gabe). 2023-2024ko agerraldian, heriotza-tasa % 0,2 baino txikiagoa izan zen. Haurren eta pertsona immunosuprimituen kasuek larriak izateko probabilitate handiagoa dute.[5]

Gaitza oro har oso larria ez den arren, bestelako gaixotasunen bat dutenei larriagotu diezaieke osasun egoera —besteak beste, hiesa dutenei eta pertsona immunodeprimituei—. Hala ere, kasuak garaiz atzematen badira, eta beharrezko neurriak hartzen badira, larritasuna apalduko litzateke.[6] Euskal Herrian oso kasu gutxi eman dira.[2]

Gomendioak

Kutsatzeak areagotu ez daitezen, zenbait gomendio eman dira. Hasteko, nazioarteko instituzioekin harremanetan egotea gomendatzen da, OMErekin eta ECDE Gaixotasunen Prebentziorako eta Kontrolerako Europako Zentroarekin, esaterako. Hala, gaitzaren jarraipena egiteko neurriak hartzeko. Horrez gainera, txertaketa bultzatzea gomendatzen dute, eta bereziki arrisku taldekoak direnei jartzea. Diotenez, bi dosi hartzea da egokiena, eta gutxienez bien artean 28 eguneko tarte bat uztea.[2]

Txostenean aipatu dute, halaber, bidaiarien egoeraren inguruko behaketa sakona egingo dela nazioarteko txertaketa zentroetan, bereziki gaitza oso zabalduta dagoen lekuetan. Bidaiaren inguruko nondik norakoak aztertuko dituzte, eta bidaiaria bera ere behatuko dute; kutsatuta egongo balitz, neurriak hartuko lituzkete.[2]

Erreferentziak

  1. https://www.berria.eus/mundua/omek-osasun-larrialdia-ezarri-du-nazioartean-afrikan-tximino-baztangaren-kasuak-ugaritu-egin-direla-eta_2129357_102.html
  2. a b c d (Gaztelaniaz) Garazi Izagirre: Hego Euskal Herrian tximino baztangaz kutsatzeko probabilitatea «oso apala» dela esan dute, Berria, 2024-08-23.
  3. https://www.eitb.eus/eu/albisteak/gizartea/osoa/8846567/zer-da-tximinobaztanga-eta-zeintzuk-dira-sintomak/
  4. https://web.archive.org/web/20220729060720/https://www.cidrap.umn.edu/news-perspective/2022/07/largest-monkeypox-study-date-highlights-new-symptoms#:~:text=Many%20of%20the%20people%20infected,sexually%20transmitted%20infection%20(STI).
  5. https://web.archive.org/web/20220729192857/https://www.who.int/news/item/23-07-2022-second-meeting-of-the-international-health-regulations-(2005)-(ihr)-emergency-committee-regarding-the-multi-country-outbreak-of-monkeypox
  6. https://www.berria.eus/euskal-herria/espainiako-gobernuak-adierazi-du-tximino-baztangaz-kutsatzeko-probabilitatea-oso-baxua-dela_2129646_102.html

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q129099995
  • Commonscat Multimedia: African mpox epidemic / Q129099995

  • Wd Datuak: Q129099995
  • Commonscat Multimedia: African mpox epidemic / Q129099995