Txoritokieta

Txoritokieta
Motamendi
Geografia
Map
Koordenatuak43°17′26″N 1°55′28″W / 43.2906°N 1.9245°W / 43.2906; -1.9245
Honen parte daTxoritokietako mendilerroa

Txoritokieta San Marko-Txoritokieta mendiguneko mendi bat da. Donostia, Altza, Pasaia, Errenteria, eta Astigarragaren artean. 317 metroko garaiera du, eta alboan du San Marko mendia.

Mendigunetik Donostialdeko eta Bidaso Behereko eskualdeetako ikuspegi zabalak daude, Jaizkibel, Aiako harria, Adarra, Ernio eta Gipuzkoako beste zenbait mendiren ikuspegiekin batera.

Gailurreko gotorlekua

Egoera pribilejiatu hori dela eta, gotorleku bat eraiki zen XIX. mendearen bukaeran, egun interes historiko handia dutenak eta aisialdirako eta bisita turistikoetarako erabiltzen direnak.

Txoritokieta zutarria

Mendigunean megalitoen multzo garrantzitsu bat badago, trikuharri eta zutarriekin. Udaberrian, gainera, San Markoko erromeria tradizionala ospatzen da.

Inguruko mendiak

  • Bizarain edo San Marko, 260 m
  • Kutarro, 215 m
  • Ametzagaina, 122 m
  • Antoña, 120 m
  • Ametzagainako kraterra, 114 m
  • Panoramika Jaizkibeletik Txoritokietaraino, Altzako Pikutzueta bidetik.
    Panoramika Jaizkibeletik Txoritokietaraino, Altzako Pikutzueta bidetik.

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q108525150
  • Wd Datuak: Q108525150