Udane Ostolaza

Udane Ostolaza

Bizitza
JaiotzaOrio, 2005eko irailaren 11 (19 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Familia
AitaJoseba Ostolaza
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakharri-jasotzailea
udaneostolaza.com

Udane Ostolaza Etxabe (Orio, Gipuzkoa, 2005eko irailaren 11) harri-jasotzailea da.[1][2][3]

Biografia

Harri-jasotzaile familian sortu zen Udane. 7 urte zituela, aitaren (Joseba Ostolaza) eta aitonaren (Agustin Ostolaza) argazkiak ikusi, eta harria jasotzeko gogoa sartu omen zitzaion. Aitona izan du erreferenteetako bat , eta arretaz entzun ditu berak esandakoak.[2] Emakume erreferente bat ere izan zuen, garai hartan plazaz plaza hainbat errekor ezarri  zituena: Idoia Etxeberria Ikutza herrikidea.[1] Harriak jasotzen ia jolas moduan hasi eta gaur egun haren pasio bihurtua da.[4]

Harri-jasotzaile ibilbidea

Aitaren laguntzarekin erakustaldietan trebatzen joan da, prestatzailea eta bidelaguna da eta. Juan Antonio Palaciosen "Harria" liburuan ere parte hartu zuten biek. [2]

Herritarrak kirol horretara hurbildu eta bertako zirrikituak ezagutzeko asmoz antolatutako tallerretan parte hartu du, hala nola, harria altxatzen ikasteko tailer batean Urretxu-Zumarraga Herri Kirol Elkarteak 2022ko urrian Ederrena udal pilotalekuan sustatu zuen Herri Kirolen lehen tailerrean.[5]

Hainbat erakustaldi egin ditu bere harri-jasotzailei ibilbidean zehar. Lorpenak ere ugari izan dira.

Lorpenak

  • 10 urterekin 20 kiloko harria jasotzea lortu zuen, Irunen.[4]
  • 13 urterekin 54 kiloko ingudea 2 aldiz jasotzea lortu zuen bi minututan, Otxandion.
  • 14 urterekin 63 kiloko harri kubikoa bizkarreratzea lortu zuen 2 aldiz 2 minututan eta 50 kiloko bola 7 aldiz 2 minututan. Bi markak Urrestillan ezarri zituen.
  • 14 urterekin 75 kiloko errektangularra hiru aldiz jaso zuen 2 minutuko txanda batean. Adin horrekin marka hori lortzen zuen lehen emakumea izan zen (2020ko otsailean Zarautzen).[6][7]
  • 15 urterekin, 85 kiloko errektangularra bi aldiz jaso zuen bi minutuko txanda bakarrean, 2021eko urtarrilean, Ribabellosan.

Erreferentziak

  1. a b Iribar, Mikel O.. «Plazen geroak iraun dezan» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-10).
  2. a b c (Gaztelaniaz) «UDANE OSTOLAZA» UDANE OSTOLAZA (Noiz kontsultatua: 2024-09-12).
  3. «Udane Ostolaza, 15 urteko harrijasotzaile paregabea» EITB 2021-04-09 (Noiz kontsultatua: 2024-09-12).
  4. a b (Gaztelaniaz) Ormazabal, Mikel. (2016-06-06). «Duras como la piedra» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-11-10).
  5. (Gaztelaniaz) GOÑI, FCO JAVIER AGUADO. (2022-10-17). «Urretxu: Exitoso taller de alzada de piedra en Herri Kirolak» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-09-12).
  6. Berria. «Izeta IV.a eta Udane Ostolaza, marka bila, Zarautzen» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-11-10).
  7. «Udane Ostolaza: "Errekorra lortzen badut, nire lehenengo marka ofiziala izango da"» Urola Kostako Hitza 2020-02-06 (Noiz kontsultatua: 2020-11-10).

Kanpo estekak

  • Udane Ostolaza. Facebook
  • Udane Ostoloza. web orria
  • Elkarrizketa , Eitb, 2021.04.13 (Bideoa)
  • Elkarrizketa 2
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q101438903
  • Wd Datuak: Q101438903