Uliako itsaslabarrak

Uliako itsaslabarrak


Uliako Itsaslabarrak Donostiatik Pasaiaraino dagoen kostaldea da. Flora eta fauna aldetik duen balioarengatik Europako naturagune babestua da (BGL), Uliako parke barruan kokatuta dagoena.

1992ko maiatzean Europako Kontseiluak 92/43 zuzentarau onartu zuen habitat natural, flora eta faunaren kontserbazioaren ingurukoa.

1997ko abenduan, beraien habitat, fauna eta flora ikusita, Eusko Jaurlaritzak Uliako Itsaslabarrak Batasunaren Garrantzizko Lekua (BGL) izendatzea proposatu zuen, Bruselara horren fitxa bidaliz (Kodea: ES2120014; azalera: 43 ha).

2004ko abenduan eremu honen BGL izendapen ofiziala egin zen Europako naturagune babestua bihurtuz, Natura 2000 sarean sartuta.[1][2]

Iruditegia

  • Monpas lurmuturra.
    Monpas lurmuturra.
  • Platako itsasargia.
    Platako itsasargia.
  • Uliako itsaslabarrak.
    Uliako itsaslabarrak.

Erreferentziak

  1. Uliako mapa natura2000-n
  2. Uliako itsaslabarrak Marko Sierra-ren hitzaldiaren dokumentazioa. (Uliako Auzo-Elkartea, Okendo Kultur-Etxea, 2014-12-09)

Ikus, gainera

  • Lurraldearen antolakuntza

Kanpo estekak

  • Ulia B motako ingurune babestua Natura 2000 barruan
  • BGLak EAEn
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q65216567
  • Wd Datuak: Q65216567