Urbatagirk
Urbatagirk | |
---|---|
Liburuaren orriak. | |
Datuak | |
Idazlea | Hakob Meghapart (1512) |
Argitaratze-data | 1512 (egutegi gregorianoa) |
Generoa | Erlijio literatura |
Jatorrizko izenburua | Ուրբաթագիրք |
Hizkuntza | armenieraz |
Argitaletxea | Hakob Meghapart |
Herrialdea | Italia |
Orrialdeak | 124 |
Urbatagirk (armenieraz: Ուրբաթագիրք, euskaraz "Ostiraletako liburua"), armenieraz argitaratutako lehenengo liburua izan zen. Egilea Hakob Meghapart (Jacob Bekataria) izan zen, 1512an, eta Venezian plazaratu zuen. 124 orri ditu. Edukia Armeniako Eliza Katolikoarekin lotuta dago.[1]
Ezaugarriak
Urte haietan Armenia Otomandar Inperioaren agindupean zegoen. Diaspora zeuden armeniarrek lan garrantzitsua bete zuen armeniera eta literatura tradizioa gordetzeko. Armeniera klasikoaz idatzita, liburuaren edukia batez ere otoitzak eta gaixoentzako sendabideak dira; eduki horiekin batera, Gregorio Narekekoa (951-1003) idazle mistikoaren aipamen luzeak biltzen ditu.[2]
Erreferentziak
- Datuak: Q2632861