Vanessa (izena)
Vanessa emakume izena da, bereziki erabilia Ameriketako Estatu Batuetan, Alemanian eta Brasilen. Jonathan Swift idazle anglo-irlandarrak asmatu zuen Esther Vanhomrighentzat, Swiftek 1708an ezagutu zuena eta zaintzen zuena. Izena Vanhomrighen abizenetik "van" hartuz eta Estherren izenaren "essa" laburpena gehituz sortu zen[1].
1726an, Vanesaren izena, lehen aldiz, Cadenus and Vanessan inprimatua agertu zen, Swiftek Vanhomrighekin zuen harremanari buruzko poema autobiografiko bat. Swiftek olerkia 1713an idatzi zuen, baina Vanhomrigh hil eta hiru urtera argitaratu zen. Vanessa Johan Christian Fabriciusek 1807an tximeleta genero baten izen bezala hartu zuen.
Vanessa Ameriketako Estatu Batuetan 2007an jaiotako nesken 71.izenik ohikoena izan zen. AEBetako neskentzako 200 izen ohikoenen artean egon da 1953tik, eta neskentzako 100 izen ohikoenen artean 1977tik. 1950ean agertu zen lehen aldiz Estatu Batuetako 1.000 nesken izen garrantzitsuenen artean, zerrendan 939. postuan agertu zenean[2].
Alemanian, Vanessa nesken 100 izen ohikoenen artean egon da 1976tik. Izena, ezagunagoa bihurtu zen, eta neskatoentzako zazpigarren izenik ezagunena izan zen 1990eko hamarkadan. Hurrengo urteetan bere ospeak behera egin zuen eta izena 42. postuan sailkatu zen 2000ko hamarkadan[3].
Vanessa izena duten pertsona ezagunak
Izen-abizenak | Jarduera | Jaiolekua | jaiotza data | heriotza data |
---|---|---|---|---|
Vanessa Angel | aktore modelo zinema aktore | Londres | 1966-11-10 | |
Vanessa Atkinson | squash player | Newcastle upon Tyne | 1976-03-10 | |
Vanessa Beecroft | margolari eskultore serigrafista argazkilari bideoartista performancelari object artist | Genova | 1969-04-25 | |
Vanessa Bell | margolari diseinatzaile argazkilari artista | Londres | 1879-05-30 | 1961-04-07 |
Vanessa Bryant | filantropo modelo executive enpresaburu | Huntington Beach (Kalifornia) Los Angeles Kalifornia | 1982-05-05 | |
Vanessa Ciangherotti | aktore zinema aktore telebista-aktore antzerki aktore | Mexiko Hiria | 1974-09-08 | |
Vanessa Claudio | aktore modelo aurkezle | San Juan | 1983-09-02 | |
Vanessa Ferlito | aktore telebista-aktore zinema aktore | Brooklyn | 1980-12-28 1977-12-28 | |
Vanessa Ferrari | gimnasta artistikoa militar | Orzinuovi | 1990-11-10 | |
Vanessa Gilles | futbolari | Châteauguay | 1996-03-11 | |
Vanessa Goikoetxea | opera abeslari | West Palm Beach | 1980-11-30 | |
Vanessa Hudgens | aktore abeslari modelo zinema aktore telebista-aktore antzerki aktore | Salinas (Kalifornia) | 1988-12-14 | |
Vanessa Kirby | aktore antzerki aktore zinema aktore | Wimbledon | 1988-04-18 1989 | |
Vanessa Marquez | aktore | Los Angeles | 1968-12-21 | 2018-08-30 |
Vanessa Mendoza Cortés | LGBT ekintzaile emakumeen eskubideen aldeko ekintzaile abortion rights activist psikologo | Andorra | 1980 | |
Vanessa Miller | idazle aktore film-zuzendari | Santiago | 1965-11-02 | |
Vanessa Montfort | eleberrigile antzerkigile kazetari idazle | Bartzelona | 1975-06-04 | |
Vanessa Nakate | climate activist | Kampala Uganda | 1996-11-15 | |
Vanessa Paradis | abeslari aktore modelo zinema aktore argazki-modelo estudioko musikari | Saint-Maur-des-Fossés | 1972-12-22 | |
Vanessa Redgrave | gidoilari antzerki aktore zinema aktore film-zuzendari | Blackheath (Londres) | 1937-01-30 | |
Vanessa Rodríguez | futbolari | Barakaldo | 1979-11-29 | |
Vanessa Springora | argitaratzaile film-zuzendari idazle editore | Paris | 1972-03-16 | |
Vanessa Williams | zinema aktore abeslari antzerki aktore telebista-aktore modelo edertasun lehiaketan parte-hartzaile kanta-idazle aktore ekoizle ahots-aktore kantugile moda-diseinatzaile | Bronx | 1963-03-18 1963 | |
Vanessa-Mae | biolin-jotzaile eskiatzaile alpino musikagile | Singapur | 1978-10-27 |
Erreferentziak
Kanpo estekak
- Datuak: Q951694
- Multimedia: Vanessa (given name) / Q951694