Virgo (konstelazioa)

Virgo 
Irudi gehiago
Datuak
LaburduraVir
GenitiboaVirginis
SinbologiaDize
Eremua1294 gradu karratu (2. maila)
Izar kantitatea
(magnitudea < 3)
3
Izarrik distiratsuenaα Virginis (Espiga edo Spica) (itxurazko magnitudea 1.0)
Meteoro euria
  • Virginidak
    (Mu Virginidak)
Konstelazio mugakideakBoötes, Coma Berenices, Leo (konstelazioa), Crater, Corvus, Hydra, Libra eta Serpens (konstelazioa)
Behaketa
Igoera zuzena13 h
Deklinazioa
Ikuspen onena 21:00etan (9 PM): Maiatza
+80° eta −-80° latitude bitartean ikusgai.
Artikulu hau konstelazioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Virgo».

Virgo edo Birjina[1][oh 1] (latinez: Virgo; ikurra, Unicode ♍) zodiakoko konstelazio bat da. Mendebaldean Leo eta ekialdean Libra ditu, eta zeruan ikus daitekeen konstelaziorik handienetako bat da.

Ezaugarri nabarmengarriak

Virgo sarri bi gari sorta daramatzala irudikatzen da, horietako bat Espiga edo Spica (α Virginis), Erdi Aroko nekazarien galburua. Virgo konstelazioa aurkitzea erraza da izar honi esker, Ursae Majoriseko Gurditik Arturoraino (α Bootis)eraino doan kurba jarraituz eta kurba hori Espigaraino jarraituz. Konstelazioko beste izar distiratsu batzuk β Virginis (Zavijava), γ Virginis (Porrima), δ Virginis (Auva edo Minelava) eta ε Virginis (Vindemiatrix dira.

Bere mugen barnean Virgoko kumulua izeneko galaxia kumulua dagoenez (Vindemiatrix izarretik 5 eta 10º bitartean mendebaldera) konstelazio hau bereziki aberatsa da galaxietan. Messier katalogoko hamaika galaxia Virgo konstelazioaren mugetan daude.

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Euskal izena duten zortzi objektu astronomiko. Horietako bat Gar da, Virgo konstelazioko izar bat.

Izar nagusiak

  • α Virginis (Espiga edo Spica), konstelazio honetako distiratsuena +1,0ko itxurazko magnitudearekin, izar bitar espektroskopiko bat da, bi izarrak elkarrengandik oso gertu daudelarik.
  • β Virginis (Zavijava edo Zavijah), 3,61eko magnitudearekin gure eguzkia baino nano hori bero eta argitsuago bat da. 36 argi urtera dago.
  • γ Virginis (Porrima), bigarren dizdiratsuena 2,74ko magnitudearekin. Izar bitar bat ere bada, bi izar zuriak ia erabat berdinak direlarik. Teleskopio baten bidez erraz ikus daiteke.
  • δ Virginis (Auva edo Minelava), 3,39 magnitudeko erraldoi gorri eta izar aldagarri erdierregularra.
  • ε Virginis (Vindemiatrix edo Almuredin), 2,83 magnitudekoa, hori koloreko izar erraldoi bat da.
  • ζ Virginis (Heze), 3,38 magnitudekoa. 73 argi urtera eta zeru ekuatoretik oso gertu dagoen izar zuria.
  • η Virginis (Zaniah), 3,89 magnitudekoa, izar sistema hirukoitz bat da.
  • ι Virginis (Syrma), 4,07 magnitudeko azpierraldoi horia.
  • λ Virginis, 187 argi urtera dagoen 4,50 magnitudeko izar sistema
  • μ Virginis (Rijl al Awwa), 3,90 magnitudekoa. Sekuentzia nagusiko izar zuri-horia, 61 argi urteko distantziara dagoena.
  • ν Virginis, 4,04 bataz besteko magnitudeko erraldoi gorri eta aldagarri erdierregularra.
  • ο Virginis bariozko izar "arin" bezala katalogatutako erraldoi horia.
  • ρ Virginis, hautsezko disko zirkumestelar batekin inguratutako 4,87 magnitudeko izar zuria.
  • Χ Virginis, exoplaneta bat duen erraldoi laranja.
  • Ψ Virginis, 4,73 eta 4,96 artean aldatzen den magnitudea duen erraldoi gorri eta aldagarri irregularra.
  • ω Virginis, hau ere erraldoi gorria eta aldagarri erdierregularra.
  • 17 Virginis, bi osagaiak elkarrengandik 20 arkusegunduz banatuak dauden 6,46 magnitudeko izar bitarra.
  • 59 Virginis eta 61 Virginis, gure eguzkiaren antzerako izarrak; bigarrenak, 4,74 magnitudekoa, hiru exoplaneta ditu.
  • 70 Virginis, orbita eszentrikoa duen exoplaneta edo nano marroi bat (70 Virginis b) duen izarra
  • 83 Virginis, 4,16 magnitudeko supererraldoi horia.
  • 109 Virginis, Bayer izendapena ez duen arren, konstelazio honetako zazpigarren izarrik dizdiratsuena da, 3,71ko magnitudearekin.
  • 110 Virginis, 4,40 magnitudeko erraldoi laranja
  • R Virginis, Mira motako izar aldagarria, 145,64 egunetan 6,2 eta 12 artean aldatzen den magnitude aldakorrarekin.
  • W Virginis, W Virginis izar aldagarri deritzon izar aldgarri mota bati izena ematen dion zefeida aldagarria.
  • BH Virginis, izar bitar itzaltzailea eta RS Canus Venaticorum izar aldagarria, bere bi osagaiak nano horiak direlarik.
  • CU Virginis eta CW Virginis (78 Virginis), Alfa2 Canum Venaticorum izar aldagarria, hurrenez hurren 5,01 eta 4,91 magnitudekoak.
  • Ross 458 (DT Virginis) bi nano gorrik eta nano marroi bat izan daitekeen beste objektu batek osatutako sistema.
  • FF Virginis (Prestonen izarra) 7,12 magnitudeko Ap izarra.
  • GR Virginis eta HT Virginis, biak kontaktuzko izar bitarrak, bi izarrek euren kanpoko geruzak konpartitzen dituzten sistemak.
  • HW Virginis eta NY Virginis, euren osagai nagusia B motako izar azpinano bat den izar bitar itzaltzaileak.
  • PP Virginis, 8,30 magnitudeko oszilazio azkarreko (roAp) Ap izarra.
  • RU Virginis eta SS Virginis, biak karbonozko izarrak, lehena periodo luzeko (433 egun) Mira aldagarri bat da, eta bigarrena aldagarri erdierregular bat.
  • HD 102195 eta HD 130322, biak nano laranjak eta horietako bakoitzak Jupiter bero motako planeta bat du.
  • HD 104304 (HR 4587), lagun bezala nano gorri bat duen 5,54 magnitudeko izar azpierraldoi bat.
  • HD 107148, 0,27 unitate astronomikoko distantziara exoplaneta bat duen nano horia.
  • HD 109930, metaltasun handiko nano laranja.
  • Ross 128 (FI Virginis) eta GL Virginis, biak nano gorri eta izar ñirñirkariak, lehena gure eguzki-sistematik 10,91 argi urtera dago.
  • Wolf 424 eguzki sistematik gertuko bereziki ahulak diren bi nano gorrik osatutako izar sistema.
  • Wolf 489, Lurretik 26,7 argi urtera dagoen nano zuri bakarti bat.
  • PSR B1257+12, hiru exoplaneta dituen pultsarra.

Zeru sakoneko objektu nabarmengarriak

Kapelaren galaxia (M104).

Hamahiru mila galaxia baino gehiago daude Virgo eta Coma Berenices konstelazioen artean sakabanatuta. Virgoko kumulua 2000 kide baino gehiago dituen galaxia talde bat da. Horien artean nabarmen daitezkeenak:

  • M49 galaxia eliptikoa, Virgoko kumuluko distiratsuena. Beste galaxia eliptiko erraldoi batzuk bezala, dirudienez, bere erdigunean zulo beltz supermasibo bat du.
  • Virgo A (M87) galaxia eliptiko erraldoia, ezagutzen den handienetako bat. Virgoko kumuluko ipar zatiko handi eta argitsuena da, honek ere zulo beltz supermasibo bat duelarik.
  • M58 barradun galaxia kiribila, Vindemiatrix izarretik 6º mendebaldera dagoena.
  • M59 eta M60 galaxia eliptikoak, M58tik ekialdera daudenak. M60k iparraldean NGC 4647 izeneko lagun bat du.
  • M61 galaxia espirala edo Errehiletearen galaxia, SABb motako Tarteko galaxia kiribila.
  • M104 edo Kapelaren galaxia ikusgarria, 8 magnitudekoa, bere zerrenda iluna ekuatorean duela, izatez ez da Virgoko kumulukoa. Ikusezina da begi hutsez, baina erraz ikus daiteke teleskopio txikiekin.
  • Virgoko kumuluaren erdian M84 eta M86 galaxia lentikularrak daude, elkarrengandik 17 arkuminutuz bananduak.
  • M90 galaxia kiribila, beso lau eta ondo definitu gabeekin, apenas ezaugarri bereizgarriekin.
  • M87tik 1,2º ekialdera M89 galaxia eliptiko txikia dago, honen forma ia erabat esferikoa delarik.
  • NGC 4216, profilez ikusita galaxia kiribila, eta NGC 4536, Porrimatik 4º ipar-mendebaldera.
  • NGC 4526 eta NGC 4984 galaxia lentikularrak.
  • NGC 4567 eta NGC 4568, elkar eragiten ari diren bi galaxia kiribil.
  • 13 magnitudeko 3C273 quasarra, 3.000 milioi argi urteko distantziara dagoena, zaletuen teleskopio gehienekin ikus daitekeen urruneneko objektua da.

Mitologia

Greziar mitologian Dizeren irudikapena da, Zeus eta Temisen alaba eta justiziaren jainkosa gizakientzat. Hilkor jaio zen eta lurrean justizia eta ordena administratzeko jarri zuten. Hilkorrekin bizi izan zen Urrezko Aroa eta Zilarrezko Aroan, baina Brontzezko Arraza jaio zenean, erabat gorrotatzen zuena, lurra utzi eta zerurantz igo zen, non Idizainaren (Boötes) konstelazioaren ondoan jarri zen. Hora edo Titanideetako bat zen, eta nabarmengarriena jainkosa birjinen artean.

Beste bertsio batean Ikarioren alaba zen Erigone zela diote. Beste bertsio batzuek konstelazio hau Demeter, Isis, Atargatis (Derzetoren izenetako bat) eta Tiquerekin identifikatzen zuten.

Oharrak

  1. Euskaltzaindiaren 173. arauak honako hau gomendatzen du: "Euskaraz, konstelazioen izenak adierazteko, komeni da nazioarteko formak —latinezko grafia— erabiltzea, hainbat komeniago testuak zenbat eta teknikoago edo jasoago izan. Nolanahi ere, latinezko izenen itzulpenak edo egokitzapenak ere —azalpen-izenak— erabil daitezke, bigarren mailan, testu didaktikoetan edo azalpen gisa".

Erreferentziak

  1. «Zodiakoko konstelazioak eta astrologiako zeinuak» 173. Astroen izenak. Euskaltzaindia, 17 or..

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q8842
  • Commonscat Multimedia: Virgo (constellation) / Q8842

  • Identifikadoreak
  • GND: 4029017-7
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q8842
  • Commonscat Multimedia: Virgo (constellation) / Q8842


88 konstelazioen izenak

Andromeda • Antlia • Apus • Aquarius • Aquila • Ara • Aries • Auriga • Boötes • Caelum • Camelopardis • Cancer • Canes Venatici • Canis Major • Canis Minor • Capricornus • Carina • Cassiopeia • Centaurus • Cepheus • Cetus • ChamaeleonCircinus • Columba • Coma BerenicesCorona AustralisCorona Borealis • Corvus • Crater • Crux • Cygnus • Delphinus • Dorado • Draco • Equuleus • Eridanus • Fornax • Gemini • Grus • Hercules • Horologium • Hydra • Hydrus • Indus • Lacerta • Leo • Leo Minor • Lepus • Libra • Lupus • Lynx • Lira • Mensa • Microscopium • MonocerosMusca • Norma • Octans • Ophiuchus • Orion • Pavo • Pegasus • Perseus • Phoenix • Pictor • Pisces • Pisces Austrinus • Puppis • Pyxis • Reticulum • Sagitta • Sagittarius • Scorpius • Sculptor • Scutum • Serpens • Sextans • Taurus • Telescopium • Triangulum • Triangulum Australe • Tucana • Ursa MajorUrsa Minor • Vela • Virgo • Volans • Vulpecula

  • i
  • e
  • a
Mendebaldeko Zodiakoa
  • i
  • e
  • a
Astrologia • Zodiakoaren zeinuak

Aries

Taurus

Gemini

Cancer

Leo

Virgo

Libra

Scorpius

Sagittarius

Capricornus

Aquarius

Pisces

  • i
  • e
  • a

Aries

Taurus

Gemini

Cancer

Leo

Virgo

Libra

Scorpius

Sagittarius

Capricornus

Aquarius

Pisces

Ikus, gainera: Koordenatu ekliptiko • Ekinozioen prezesio • Zodiakoko argia