Xorrotx

Xorrotxak
Zuberoako maskarada beltza
Xorrotxak, Atharratze-Alozeko maskaradak, 2008
Datu biografikoak

Xorrotxak, nagusia eta mutila, Zuberoako maskaradetako bi pertsonaia dira, beltzen taldeko aurrelari ibiltzen direnak. Zorrotzaileak dira, eta jaunaren ezpata zorroztea da haien joküa. Horretaz gainera, kantari bikainak direlako nabarmentzen dira. Joküen artean plaza inguratzen dute, bi ahotsetako bertsotan kantari.[1]

Maskarada beltzekoak izan arren, jantzi xume baina txukunekin beztiturik azaltzen dira: belus ildaskatuzko jaka eta galtzak, botak eta azpantarrak. Buruan, lastoz betetako urtxintxa batez apaindurik dagoen kapela daramate, eta eskuan makila. Mutilak zorrozkailua eramaten du soinburuan.[2]

Erreferentziak

  1. Marsan, Geneviève. Negutik udaberrira: ohiko ihauteak Pirinioetan. Maskarada Zuberoan. Itzultzailea: Jean-Louis Davant, euskonews.eus (Noiz kontsultatua: 2023-2-17).
  2. Santamaria, Javier. Xorroxak. Auñamendi Entziklopedia [on line], 2023, aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-2-17).

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q12269093
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Auñamendi: 143004
  • Wd Datuak: Q12269093


Zuberoako maskaradak

Gorriak : Txerreroa • Gathuzaina • Kantiniersa • Zamalzaina • Entseinaria • Marexalak • Khestuak • Jauna eta Anderea • Laboraria eta Laborarisa • Kükülleroak
Beltzak: Xorrotxak • Buhameak • Kauterak • Bedezia