Zinetosia edo bidaiariaren zorabioa ibilgailuen mugimenduak eragindako bestibuluko bertigo faltsua da, labirintoaren estimulazio ez-harmonikoaren ondoriozkoa. Izerdialdiak, aharrausiak, goragaleak eta gorakoak izaten dira sintoma nagusiak.[1]
Tratamendua
Burua geldi edukitzeak eta ahoz gora etzateak zinetosia kontrolatzen lagun dezakete. Ahal bada, ikuspegia horizontean finkatu behar da. Ez da maparik irakurri edo kontsultatu behar.[2]
Ohitzeko teknikak erabil daitezke, baina eraginkortasuna epe ertainean adierazten da eta praktika jarraituaren bidez mantendu behar da.[3]
Zinetosia saihesten laguntzen duten hainbat medikamentu daude: antimuskarinikoak, hala nola, eskopolamina, antihistaminikoak, hala nola dimenhidrinatoa eta sinpatikomimetikoak, adibidez, dextroanfetamina.[2] Eskopolamina eraginkorrena da, batez ere badaezpada hartzen bada.[4] Baina, izan daitezkeen ondorio kaltegarriak kontuan hartu behar dira. Haurdunaldian, meklizina eta dimenhidrinatoa baino ez dira gomendagarriak.[3]
↑ ab(Ingelesez)Golding, J. F.. (2016-01-01). Furman, Joseph M. ed. «Cinetosis. Handbook of Clinical Neurology» Neuro-Otology (Elsevier) 137: 371–390. doi:10.1016/b978-0-444-63437-5.00027-3..