Agaricus pilatianus
Agaricus pilatianus | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Irudi gehiago | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Agaricaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Agaricus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Agaricus pilatianus Bohus, 1974 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Agaricus pilatianus Agaricaceae familiako perretxiko espezie bat da.[1] Xanthoderma sekziokoa da, toxikoa, fenol usain handia du.
Deskribapena
Kapela: 6 eta 12 cm arteko diametrokoa, hasieran ganbila, gero lau-ganbila, kolore oso aldakorrekoa, normalean arrexka edo marroi-grisaxka, hondo zurixkaren gainean, ezkatatsu fibrilosoa edo garbi ezkataduna, igurtziz gero horitu egiten da. Ertz makurra eta soberakinarekin.
Orriak: Libreak, hasieran ia zuriak, gero arrosak ertz antzu eta zuriarekin, azkenik marroi-txokolate kolorekoak.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Zilindriko samarra, eta pixka bat mehetua oinarrirantz, nahiko sendoa, zurixka, ukitzean oinarrian hori-kromo kolorez zikintzen da, eraztun oso bereizgarria, egitura bikoitza, goian eta iraunkorra.[2]
Haragia: Zuria, oinaren oinarrian, gogor zikintzen da horiz. Fenolaren antzeko usaina
Etimologia: Agaricus terminoa grekotik dator, perretxikoa esan nahi duen "agarikón" hitzetik.
Toxikotasuna
Toxikoa, xanthoderma taldeko guztiak bezala.
Nahasketa arriskua
Arretaz erreparatzen badiogu eraztunari eta hareazko habitatari, xanthoderma taldeko beste espezie batzuetatik bereiz dezakegu.
Sasoia eta lekua
Udazkeneko espeziea, baina batzuetan udaberrian ager daitekeena, lorategi eta parkeetako lur hareatsuetan.[3]
Banaketa eremua
Europa.[4]
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 338 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 288 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ Agaricus pilatianus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
- Datuak: Q80443
- Multimedia: Agaricus pilatianus / Q80443