Gibelgorri okagarri
Gibelgorri okagarria | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Irudi gehiago | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Russulales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Russulaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Russula | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Russula emetica Pers., 1796 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Gibelgorri okagarria (Russula emetica) Russulaceae familiako onddo espezie bat da. Bereizteko espezie zaila da eta aldaerak ditu. Zapore mina duenez, ez dugu jango konturatu gabe.[1]
Deskribapena
Kapela: 6 eta 9 cm arteko diametrokoa, gorria edo gorri-zinabrio kolorekoa; lehenik ganbila, gero laua eta azkenik hondoratua. Azala leuna, distiratsua eta banangarria da, ertza ildaskatua eta erdialdea baino zurbilagoa.
Orriak: Zuriak, berdinak, libreak edo itsatsiak, ez oso estu eta tarteko orritxorik gabe.
Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.
Hanka: Zilindrikoa, zuri garbia, liraina, betea eta hauskorra.
Haragia: Zuria, mamitsua, biguna, zapore garratza, mina, eta usain atseginekoa. Sulfato ferrosoarekin arrosa zurbil kolorea hartzen du.[2]
Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria daukatelako Russula generoko espezie askok. Emetica epitetoa grekotik dator, "emetikos" hitzetik, oka eginarazten duela esan nahi du. Bere efektu toxikoengatik.
Jangarritasuna
Baztertu egin behar da. Zapore garratz eta minagatik eta batzuentzat toxikoa izan daitekeelako.[3]
Nahasketa arriskua
Beste Gibelgorri batzuekin, hala nola Russula fragilis txiki eta oso hauskorrarekin, Russula mairei, Russula luteotacta, etab.[4]
Sasoia eta lekua
Udan eta udazkenean, ohikoa hostoerorkorretan eta koniferen basoetan.[5]
Banaketa eremua
Ipar Amerika, Europa, Ipar Afrika, Erdialdeko Amerika, Iparraldeko Asia.
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 498 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 133 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 415 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 70 or. ISBN 84-282-0865-4..
Kanpo estekak
- Datuak: Q614625
- Multimedia: Russula emetica / Q614625
- Espezieak: Russula emetica