Ezko almendrausain
Ezko almendrausaina | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Irudi gehiago | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Hygrophoraceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Hygrophorus | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Hygrophorus agathosmus Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Ezko almendrausaina (Hygrophorus agathosmus) Hygrophoraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Jangarria da, baina ez da gomendatzen kontsumitzea, bere ezaugarri organoleptikoengatik.
Deskribapena
Kapela: 4 eta 8 cm bitarteko diametrokoa, lehenengo koniko-kanpai formakoa eta gero lau-ganbila. Gris argitik gris-sagu kolorerakoa; sarritan, likatsua izaten da, batez ere erdian; eguraldi euritsuan, ia muzilagoduna erdian.
Orriak: Zuriak, argizari-itxurakoak, dekurrenteak, tartekatutako orritxo batzuekin, batzuetan urkilatuak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Zilindrikoa, zurixka, nahiko sendoa, 5 - 10 x 1 - 1'5 cm-koa. Zurixka eta kapelaren muzilagoz zikinduta. Irin antzeko pikorrak ditu goialdean.
Haragia: Zuria, lodia, irmoa. Almendra mikatzen usain handia du.[2]
Etimologia: Hygrophorus hitza grekotik dator, heze eta ekarri beharreko, "phoréo"-tik, hau da, hezetasuna bildu eta kontserbatzen duenetik. Agathosmus epitetoa ere grekotik dator, ona esan nahi duen "agathos" hitzetik eta usaina esan nahi duen "osmos" hitzetik. Bere usain onagatik.
Jangarritasuna
Jangarria. Hala ere, usain handia duenez, kantitate txikitan beste espezie batzuekin nahastea gomendatzen da.[3]
Nahasketa arriskua
Hygrophorus pustulatus delakoarekin, kapela ilunagokoa, oinaren goialdean eta orrietan pikor beltzak ditu, batzuetan erreflexu berdexkekin.[4]
Sasoia eta lekua
Urrian eta azaroan, koniferoen azpian, espezie arrunta.[5]
Banaketa eremua
Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Errusia eta Japonia.
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 313 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 118 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 192 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 437 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
Kanpo estekak
- Datuak: Q1897213
- Multimedia: Hygrophorus agathosmus / Q1897213