Anis-klitozibe zuri
Anis-klitozibe zuria | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Irudi gehiago | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Tricholomatales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Tricholomataceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Clitocybe | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Clitocybe fragrans P.Kumm., 1871 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Anis-klitozibe zuria (Clitocybe fragrans) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria. Muskarina izan dezakeela uste da.
Sinonimoa: Clitocybe suaveolens.
Deskribapena
Kapela: Higrofanoa, 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, beix-haragi zurbil kolorekoa. Hasieran ganbila, gero laua, erdian koloretsuagoa den sakonune txiki batekin; hezetasunean ertz ildaskatua.
Orriak: Dekurrente samarrak; hasieran zurixkak, bukaeran krema zikin kolorekoak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Liraina, hauskorra, zurixka; kotoi itxurako hondarrekin oinarrian, 4 - 8 x 0,3 - 0,5 cm-koa.
Haragia: Zurixka, anis usain garbiarekin.[2]
Etimologia: Clitocybe hitza grekotik dator, burua, esan nahi du, kapelaren formagatik. Fragrans epitetoa berriz latinetik dator, usaina esan nahi duen "fragrans" hitzetik. Usain handia duelako.
Jangarritasuna
Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
Zenbait autorek Clitocybe txiki, zurbil eta anis usaina duten talde bati buruz egiten dituzten interpretazioak desberdinak dira, eta, askotan, kontraesankorrak. Batzuentzat espezie beraren forma desberdinak baizik ez lirateke izango, eta beste batzuentzat, berriz, oso desberdinak.
Clitocybe suaveolens deritzona oso antzekoa da, baina kapela koloreztatuagoa eta unbilikatuagoa du, orriak dekurrenteagoak, haragia hauskorragoa eta usain leunagokoa.
Sasoia eta lekua
Udazkenean, baso argietako hezeguneetan, belarretan eta goroldiotan.[4]
Banaketa eremua
Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Txile, Islandia, Europa, Errusia, Taiwan, Japonia, Australia, Zeelanda Berria, Hegoafrika, Nigeria.[5]
Galeria
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 162 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno.. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 295 or. ISBN 84-282-0541-X (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto.. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 318 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ Clitocybe fragrans: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
- Datuak: Q3817466
- Multimedia: Clitocybe fragrans / Q3817466