Cortinarius saginus
Cortinarius saginus | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Cortinariaceae |
Generoa | Cortinarius |
Espeziea | Cortinarius saginus Fr., 1838 |
Cortinarius saginus (Cortinarius subtriumphans) Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1]
Sinonimoak: Cortinarius subvalidus, Cortinarius subtriunfa, Cortinarius validus.
Deskribapena
Kapela: 8 cm arteko diametrokoa, mamitsua, hasieran hemisferikoa, gero ganbila, ertza inbolutua. Kapelaren azala likatsua, marroi-gorrixka kolorekoa, marroi-laranja, hori-gorrixka ertzean, distiratsua ezkata marroi txikiz zipriztindua (errezelaren hondarrak).
Orriak: Ertz gabekoak, nahiko trinkoak, zuri-buztin kolorekoak, gero herdoil kolorekoak.
Hanka: Sendoa, zilindrikoa, ubelduta, erraboilduna, zurixka, fibrilosoa, laranja-marroi koloreko errezel hondarrez estalia.
Errezela: Hori-arrexka koloreko errezel orokorra, kapelan ezkata txikietan eta oinean atxikitako fibrila flokulenteekin.
Haragia: Irmoa, zurixka, usain atseginekoa eta zapore leunekoa. Erreakzio makrokimikoak, KOH: Kapelaren azalean marroia eta haragian laranja kolorea. LT4: Kapelaren azalean horixka eta haragian bat ere ez.[2]
Etimologia: Cortinarius hitza, gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta.
Jangarritasuna
Ezezaguna.
Nahasketa arriskua
Cortinarius triumphans delakoarekin nahas daiteke.
Sasoia eta lekua
Udan. Izeien basoetan.
Banaketa eremua
Alaska, Kanada, Ameriketako Estatu Batuak, Europa, Islandia, Japonia.[3]
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Italieraz) A. M. B. gruppo di pesaro.
- ↑ Cortinarius saginus: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
Autoritate kontrola |
---|
- Datuak: Q1517956
- Multimedia: Cortinarius saginus / Q1517956