Larru-tripaki anisatu
Larru-tripaki anisatua | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Irudi gehiago | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Thelephorales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Bankeraceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Hydnellum | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Hydnellum suaveolens P.Karst., 1879 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Larru-tripaki anisatua (Hydnellum suaveolens edo Calodon suaveolens) Bankeraceae familiako onddo espezie bat da.[1] Lurrin usain handiegia du, ez da kontsideratzen jateko modukoa. Zeta eta artilea tindatzeko onddo-pigmentu bat du. Jarduera antioxidatzailea ere badu.
Deskribapena
Kapela: 4 eta 9 cm bitarteko diametrokoa. Haragitsua, suberosoa, lodia, turbinatua, gailurra hasieran ganbila, gero laua; askotan tuberkulatu konkorduna; zuria, gris-urdinxkaz lausotuta.
Orratzak: Finak eta laburrak, dekurrenteak, lehenengo urdinxkak, gero arre kolorerako joerarekin.
Orratz dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orratzak.
Hanka: Laburra eta mozkotea, lodia, urdinxka, gero arre-sepia kolorerako joerarekin.
Haragia: Zurixka, suberosoa, ondoren gogorra. Ebakitzean, eremu zentrokide urdinak ditu, oinean estuagoak. Anisaren usain sendoa du, ezin da ondo definitu, ia higuingarria.[2]
Etimologia: Suaveolens epitetoa latinetik dator, usain leuna, esan nahi duen "suaveolens" hitzetik. Bere usainagatik.
Jangarritasuna
Ez da jangarria.
Nahasketa arriskua
Calodon generoko arruntenetako bat da, erraz atzematen da anis usain higuingarri ikaragarria jariatzen duelako. Ebakitzean tartekatutako eremu urdin-zuri-grisak ikusten dira. Hydnellum aurantiacum, Hydnellum caeruleum eta Hydnellum cyanopodium delakoekin nahas daiteke.
Sasoia eta lekua
Udan eta udazkenean. Itxituretan edo lerroetan mendiko izei gorrien basoetan.
Banaketa eremua
Ipar Amerika, Europa, Errusia, Japonia.
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 593 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
Kanpo estekak
- Datuak: Q2511436
- Multimedia: Hydnellum suaveolens / Q2511436
- Espezieak: Hydnellum suaveolens