Ziza marroi ezkatatxiki
Ziza marroi ezkatatxikia | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Ordena | Tricholomatales |
Familia | Tricholomataceae |
Generoa | Tricholoma |
Espeziea | Tricholoma imbricatum P.Kumm., 1871 |
Ziza marroi ezkatatxikia (Tricholoma imbricatum) Tricholomataceae familiako onddo bat da.[1] Kalitate gastronomikorik gabea, zapore mingotsa duenez, ez da oso egokia sukaldaritzarako.
Deskribapena
Kapela: 4 eta 9 cm arteko diametrokoa, lehenik glabroa, gero ezkata fin inbrikatu arrez estalia, ganbila, globo itxura apur batekin, lepomakur samarra, felpa itxurakoa eta lehorra. Azala arre kolorekoa edo arre gorrizta du eta ertza makurra.
Orriak: Itsatsiak, zuriak edo zurbilak, batzuetan arre-gorrixkaz zikinduak.
Hanka: Kapela baino apur bat zurbilagoak, betea edo apur bat hutsa, sabeldunak, zurixka goialdean eta inolako errezel edo gortina hondarrik gabe; lodiagoa behealdean, zuntz arre gorrixkaz estalia.
Haragia: Zurixka, ez du kolore arrosarik hartzen, trinkoa, lodia; irin usain eta zapore apur batekin.[2]
Etimologia: Tricholoma grekotik dator, ilea, txirikorda, lumatxarekin tolesturan zehar, nahiz eta espezie gutxi batzuek baino ez dituzten iledun kapelak. Imbricatum epitetoa latinetik dator, "imbres" hitzetik, teila esan nahi du. Teilatu baten antzera dauden ezkatengatik.
Jangarritasuna
Jangarri oso kaskarra.[3]
Nahasketa arriskua
Tricholoma vaccinum delakoarekin, nahiz eta honek tonu gorrixkagoak izan eta ertza biribilduagoa eta ildaskatuagoa. Biek antz handia dute eta sukaldaritzako balio bera dute.[4]
Sasoia eta lekua
Udazkenaren hasieran koniferetan.[5]
Banaketa eremua
Ipar Amerika, Europa, Errusia, Japonia, Costa Rica eta Australia.
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 183 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 224 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 297 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 310 or. ISBN 84-282-0865-4..
Kanpo estekak
- Datuak: Q2714631
- Multimedia: Tricholoma imbricatum / Q2714631