Kolibia hanka-bihurri
Kolibia hanka-bihurria | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Marasmiaceae |
Generoa | Rhodocollybia |
Espeziea | Rhodocollybia prolixa V. Antonín, M. Noordeloos |
Kolibia hanka-bihurria (Rhodocollybia prolixa) Marasmiaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da jangarria. Izenak adierazi nahi duenez, hanka bihurria du, ia beti okerra izaten du. (Rhodocollybia prolixa, distorta aldaera)
Deskribapena
Kapela: 4 eta 8 cm arteko diametrokoa. Hasieran kanpai itxurakoa edo ganbila, gero irregularki zabaldua, titi kamuts bat du agerian batzuetan. Azala leuna du, kolore askotakoa: haragi kolorea, lehoi kolorea, arre-gorrixka edo arre-marroia, zahartzean zurbiltzeko joerarekin.
Orriak: Itsatsiak, estuak, oso estu, lehenbizi zurixkak gero orban arre-erdoil kolorekoekin
Hanka: Oso fibrosoa, bere baitara bihurritu samarra, zurixka edo krema kolorekoa, gorrixka oinarrirantz, ia zilindrikoa, baina lodixeagoa oinarrirantz, 5 - 8 x 0,5 x 1 cm-koa.
Haragia: Mehea, biguna, zurixka, baina gorrixka du kapelako azalaren azpian eta oinarrian, usain desatseginekoa.[2]
Etimologia: Collybia hitza antzinako grekotik dator, eta txanpona esan nahi du. Perretxikoaren formagatik. Distorta epitetoa latinetik dator, deformea esan nahi duen "distortus" hitzetik. Bere hanka bihurriagatik.
Jangarritasuna
Ez da jangarria, usain txarra baitu.[3]
Nahasketa arriskua
Collybia maculata delakoarekin, hasieran kapela zurixkakoa, gero zikindua, sustrai antzeko oinarriarekin eta haragi gogorrarekin. Collybia dryophila espeziarekin, honek kapela ez du gorrixka, oina distortsionatuta ere ez.
Sasoia eta lekua
Udaren amaieran eta udazkenean agertzen da koniferoen eta hostozabalen basoetan. Ez da ez ohikoa ez ugaria.[4]
Banaketa eremua
Europa, Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Zeelanda Berria, Japonia eta Errusia.
Galeria
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 235 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa., 254 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 178 or. ISBN 84-282-0865-4..
Kanpo estekak
- Datuak: Q11871306
- Multimedia: Rhodocollybia prolixa / Q11871306