Anis-klitozibe berde
Anis-klitozibe berdea | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Irudi gehiago | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Tricholomatales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Tricholomataceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Clitocybe | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Clitocybe odora P.Kumm., 1871 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Anis-klitozibe berdea (Clitocybe odora) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da gomendagarria sukaldaritzarako, zapore bizia baitu.
Deskribapena
Kapela: Ez oso mamitsua, 3 eta 7 cm arteko diametrokoa. Lehenengo kanpai itxurakoa da, gero ganbila eta ondoren laua eta erdian hondoratua, ertz izurtuarekin. Berde-grisaxka kolorekoa edo urdin-berdexka, zahartzean koloregabetu egiten da.
Orriak: Itsatsiak edo zertxobait dekurrenteak, ez oso estu, gris-berdexka zurbil kolorekoak, kapelaren kolorea baino argiagoa.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Kapelaren kolore berekoa edo zertxobait zurbilagoa. 4 - 8 x 0,5 - 1 cm-koa, zilindrikoa, haritsua eta leuna. Oinarrian mizelioaren hondarrak ikus daitezke maiz.
Haragia: Zurixka edo zertxobait berdexka, zapore gozokoa eta anis usain handikoa.[2]
Etimologia: Clitocybe hitza grekotik dator, burua esan nahi du, kapelaren formagatik. Odora epitetoa latinetik dator, usaintsua esan nahi duen "odorus" hitzetik. Bere lurrin eta usain sendoagatik.
Jangarritasuna
Oso aromatikoa, baina ez oso preziatua. Onak dira 2 edo 3 ale arrautza nahaskian beste perretxiko batzuekin nahasteko.[3]
Nahasketa arriskua
Oso bereizgarria da bere anis usain handia. Kolore argiko aleak Clitocybe suaveolens delakoarekin nahas daitezke, hau txikiagoa da, ertza pixka bat ildaskatua du eta anisaren usaina ere badu.[4]
Sasoia eta lekua
Udan eta udazkenean ohikoa da koniferoetan eta hostozabaletan, baina ez da oso ugaria izaten.[5]
Banaketa eremua
Kanada, Alaska, Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko, Jamaika, Peru, Brasil, Islandia, Europa, Errusia, Kaukasia, Himalaiako eremua, Hego Korea, Japonia, Australia, Zeelanda Berria.[6]
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 151 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 208 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 323 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bauer Carlo Alberto. (1982). Los Hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A., Barcelona, 142 or. ISBN 84-282-0666-X..
- ↑ Clitocybe odora: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
- Datuak: Q913466
- Multimedia: Clitocybe odora / Q913466