Karraspina elata
Karraspina elata | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Irudi gehiago | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Pezizomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Pezizales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Morchellaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Morchella | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Morchella elata Fr., 1822 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Karraspina elata (Morchella elata) Morchellaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Lehortzea komeni da eta prestatu aurretik berriz hidratatzea, sindrome Hemolitikoa eta zerebelosoa saihestu ahal izateko. Luzaroan egosi behar da 70 gradutik gora.
Deskribapena
15 cm arteko altuerakoa.
Kapela: Konikoa, ertza oinari itsatsita, mutur akutua, saihets bertikalekin osatua, paraleloak eta anastomosatuak zeharkako trenkada txikien bitartez, gelaxka irregularren antzeko bat, erle abaraska gisa eratua; marroi argi kolorekoa, pixkanaka ilunduz doana ertzetik hasita eta batez ere, saihetsen goialdean.
Hanka: Barnehutsa, oso irregularra, zilindrikoa, kapelaren antzeko luzeraz gainazal furfurazeoa eta kizkurra; zuritik krema-zurira doan kolorekoa.
Haragia: Zurixka eta elastiko samarra; usain eta zapore gutxikoak eta hautemanezinak.[2]
Etimologia: Morchella terminoa "morchel" hitzetik dator, onddoetarako alemaniar hitz zahar batetik. Elata epitetoa latinetik dator, liraina esan nahi duen "elatus" hitzetik. Bere formagatik.
Jangarritasuna
Jateko bikaina, egosi edo lehortu ondoren, izan ere, Morchella guztiei egin behar zaie hori, gordinik ez kontsumitu inolaz ere.[3]
Nahasketa arriskua
Morchella conica eta Morchella hortensis delakoekin, hau landatutako lurretan hazten da, hala nola, baratzetan, lorategietan eta berotegietan.[4]
Sasoia eta lekua
Udaberriko espeziea da, gai organikoetan aberatsak diren lekuetan taldeka hazten da.[5]
Banaketa eremua
Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Peru, Txile, Europa, Errusia, Afganistan, Zipre, Japonia, Australia eta Zeelanda Berria.
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 542 or. ISBN 978-84-617-0196-4. Es..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 619 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palazon Lozano Fernando. (2006). Setas para todos. JoseLuis Añanos Echo Editorial Pirineo, 34 or. ISBN 84-87997-86-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas.. Diputacion foral de vizcaya, 472 or. ISBN 84-505-1806-7..
Kanpo estekak
- Datuak: Q627991
- Multimedia: Morchella elata / Q627991
- Espezieak: Morchella elata