Kolibia lingirdatsu
Kolibia lingirdatsua | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Agaricales |
Familia | Physalacriaceae |
Generoa | Oudemansiella |
Espeziea | Oudemansiella mucida Höhn., 1910 |
Kolibia lingirdatsua (Oudemansiella mucida edo Mucidula mucida) Physalacriaceae familiako onddo espezie bat da. Dirudienez, espezie honekin egin diren kultiboekin larruazaleko onddo parasitoen aurka erabiltzen den antibiotiko bat lortu dute Errusian.
Edertasun handiko perretxikoa da, bai zuri distiratsu eta likatsuagatik, bai gardentasunagatik. Argazkilarien perretxiko gogokoenetako bat da.
Deskribapena
Kapela: 2 eta 10 cm arteko diametrokoa. Hasieran sabel itxurakoa, gero ganbila. Gaztetan kolore gris zurbila edo gris-krema du, heltzen denean, erabat zuria eta zeharrargia da. Azala oso likatsua du, lirdingatsua leuna edo zimurrekin.
Orriak: Zuriak, zabal, lodiak, itsatsiak, tartekatuta orritxoak.
Hanka: Zuria, zuntzuna, okertua, oinarrirantz pixka bat loditua. Eraztun txiki bat du, goian eta mehea.
Haragia: Mehea, zuria, hezetasunarekin zeharrargia. Usain eta zapore leunekoa.[1]
Etimologia: Oudemansiella hitza Corneille Antoine Jean Abrahan Oudemans mikologoaren omenez eman zitzaion. Mucida epitetoa latinetik dator, “mucus” hitzetik, mukositatea esan nahi du. Bere gainazal likatsuagatik.
Jangarritasuna
Jangarria. Sukaldaritzako interesik gabea, bere biskositate eta okelaren urritasunagatik.[2]
Nahasketa arriskua
Ez du antzekorik.[3]
Sasoia eta lekua
Udazkenean eta neguan aurkitzen da, bakarrik edo talde txikitan, pago enbor zaharretan.[4]
Banaketa eremua
Europako onddo endemikoa da. Japonia, Hego Korea, Txina, Taiwan, Borneo, Hego-ekialdeko Asia, Errusia, Kaukasia, Brasil eta Ameriketako Estatu Batuak.[5]
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 249 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya. 270 ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 258 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 271 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Oudemansiella mucida: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
Kanpo estekak
- Datuak: Q783554
- Multimedia: Oudemansiella mucida / Q783554