Gibelgris kirasdun
Gibelgris kirasduna | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Russulales |
Familia | Russulaceae |
Generoa | Russula |
Espeziea | Russula pectinata Fr., 1838 |
Gibelgris kirasduna (Russula pectinata) Russulaceae familiako onddo espeziea da.[1] Ez da jangarria, bere usain eta zaporeagatik.
Deskribapena
Kapela: 4 eta 8 cm-ko diametrokoa. Ganbila eta ondoren zapala, hondoratua. Erdian biziagoa den okre-horixkatik arrexkara. Azala bereizezina, koipetsua, leuna, erradioaren erdiraino ertza ildaskatua.
Orriak: Ez oso estu, hauskorrak, negartsuak. Zurbilak, gero horixkak, herdoil koloreko orban batzuekin.
Hanka: 3,5 x 1 - 1,5 cm-koa. Zuria, harroa eta gero barnehutsa, hauskorra. Zuria, baina oinarrian arrexka.
Haragia: Zuria edo apur bat okrea, ale helduetan herdoil koloreko orbanekin. Ia arrainaren usainekoa eta zapore gozokoa.[2]
Etimologia: Latinetik dator Russula hitza, russus-etik, gorriaren txikigarritik: apur bat gorrixka, kolore gorria dutelako Russula generoko espezie askok. Pectinata epitetoa ere latinetik dator, orrazia esan nahi duen "pecten-pectinis" hitzetik. Kapelaren ertzeko ildasketatik.
Jangarritasuna
Ez da jangarria.[3]
Nahasketa arriskua
Bere taldeko Russula generokoetatik, hau da haragia mina ez duena. Ezaugarri horri ezker, erraz identifika daiteke. Izan ere gainerakoetan zaila da espeziea zehaztea (Russula sororia, Russula farinipes, Russula fellea)[4]
Sasoia eta lekua
Udaberrian, udan eta udazkenean. Alde guztietan.[5]
Banaketa eremua
Ameriketako Estatu Batuak, Kanada eta Europa.
Erreferentziak
- ↑ Russula pectinata, GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 397 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 384 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 118 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 78 or. ISBN 84-282-0865-4..
Kanpo estekak
Autoritate kontrola |
---|
- Datuak: Q376405
- Multimedia: Russula pectinata / Q376405