Mukiziza beltz
Mukiziza beltza | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Auriculariales |
Familia | Auriculariaceae |
Generoa | Exidia |
Espeziea | Exidia glandulosa Fr., 1822 |
Mukiziza beltza (Exidia glandulosa) Exidia generoko onddo espezie bat da.[1] Haragirik ez duelako, sukaldaritzarako balio gabea da.
Deskribapena
Substratuari beheko aldetik lotutako fruktifikazioa, erresupinuetatik planaspulbiniformeetara, zerebriforme itxurako masa gelatinakara osatzen dute, 30 cm-ko luzerakoa eta 2 cm arteko lodierakoa, subglobosoa, lobulatuak eta irregularki izurtuak. Ertz biribilduak eta libreak. Gainazala tolesduna, distiratsua, leuna, baina papila txiki eta ugariz punteatuta, luparekin ikusten dira; kolore arre-beltzaxkatik beltz matera eta zahartzean pruina zurixka batekin; lehortearekin geruza fin-fina bihurtzen da, eta bere formara itzultzen da berriro hidratazioarekin.
Haragia: Mehea, gelatinakara, elastikoa; usain eta zapore nabarmenik gabe.[2]
Etimologia: Glandulosa epitetoa gainazal himeniala estaltzen duten papila antzekoetatik eratorria da.
Jangarritasuna
Ez du balio sukaldaritzarako.[3]
Nahasketa arriskua
Exidia saccharina eta Exidia pithya delakoekin nahas daiteke, baina hauek koniferetan ateratzen dira, eta baita Exidia recisa espeziearekin ere, honek kono alderantzikatuaren forma du.
Sasoia eta lekua
Sasoi hezeetan hazten da, hostozabalen hildako adarretan, motzondoetan edo eroritako enborretan.[4]
Banaketa eremua
Europa, Ipar Amerika, Asia.
Erreferentzia
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 500 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 324 or. ISBN 84-282-0865-4..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 440 or. ISBN 84-505-1806-7..
Kanpo estekak
Autoritate kontrola |
---|
- Datuak: Q39119
- Multimedia: Exidia glandulosa / Q39119