Fomitopsis rosea
Fomitopsis rosea | |
---|---|
Irudi gehiago | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Klasea | Agaricomycetes |
Ordena | Polyporales |
Familia | Fomitopsidaceae |
Generoa | Fomitopsis |
Espeziea | Fomitopsis rosea P.Karst., 1881 |
Fomitopsis rosea Fomitopsidaceae familiako onddo espezie bat eta poliporo arrosa bat da, Ipar Amerikako mendebaldean eta Europan aurki daitekeena.[1] Beste ardagai arrosa baten (Fomitopsis cajanderi) hurbileko ahaidea da. F. cajanderi landare-patogenoa da, eta F. rosea, berriz, detritiboro bat.[2]
Habitata
F. rosea mendebaldeko Ipar Amerikan hazten da, maizago izei-basoetan. Vancouver Island, Prince George eta Wells Gray Park-en aleek espeziea bereizten lagundu dute.[2]Ardagai hau hildako egurretan baino ez da hazten, eta Picea, Pseudotsuga edo Populus enborrek dute lehentasuna.[2] Pudrizio kubiko marroia eragiten du.[2]
Banaketa eremua
Europa, Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika, Errusia, Kazakhstan, Txina, Japonia.
Espeziearen egoera
Aranzadi Elkartearen arabera, Fomitopsis rosea desagertzeko arriskuan dauden onddoen eusko-kantauriar Zerrenda Gorrian dago.[3] Azken urteotan mikologia adituek onddo batzuen beherakada kuantitatibo eta kualitatibo handia egon dela ohartarazi dute. Adituen esanetan, egoera honek hainbat eragile ditu, tartean klima aldaketa, pestiziden erabilera eta bilketa masiboak.
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ a b c d Ginns, J. H.. (2017). Polypores of British Columbia (Fungi: Basidiomycota). ISBN 978-0-7726-7053-3. PMC 982126526. (Noiz kontsultatua: 2022-08-09).
- ↑ Zerrenda Gorria, Aranzadi Zientzia Elkartea
Kanpo estekak
Autoritate kontrola |
---|
- Datuak: Q1316874
- Multimedia: Fomitopsis rosea / Q1316874
Arriskuan dauden Euskal Herriko onddoak | |
---|---|
|