Cortinarius triumphans
Cortinarius triumphans | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Irudi gehiago | ||||||||||||||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Agaricomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Agaricales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Cortinariaceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Cortinarius | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Cortinarius triumphans Fr., 1838 | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Cortinarius triumphans Cortinariaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Cortinarius jangarri gehienak bezala, ez da interesgarria sukaldaritzarako.
Deskribapena
Kapela: 6 eta 12 cm arteko diametrokoa, hasieran esferikoa, eta gero zabaldu egiten da eta ertzak biribilduak izaten ditu gaztetan. Azala likatsua hezetasunarekin, ia ezkatak diren zuntzexkak ditu, eta hori-lehoi kolorea du.
Orriak: Eskotatuak, estu, gris-urdinxkak gaztetan, gero okre antzeko kolorekoak.
Orri Eskotatuak: Oinera iritsi baino lehentxeago eskote txiki bat duten orriak.
Hanka: Zilindrikoa, oinarrian zabaltxoagoa, kolore zurixka-horixka du, eta eraztunaren azpian lehoi koloreko eskumutur mailakatuak ditu, gortinaren hondarrak dira eta espezie honi Pholiota baten itxura ematen diote.
Haragia: Okre-zurixka kolorekoa, amoniakoarekin horiz tindatzen da, Variecolor taldeko espezieak bezala (variecolor, nemoreus, eta largus,). Ez du usain nabarmenik eta zapore gozoa du.[2]
Etimologia: Cortinarius hitza, Gortinatik dator, gortina eta guzti, errezelaren hondakin bereizgarriak direla eta. Triumphans epitetoa latinetik dator, arrakasta esan nahi duen "triumphans" hitzetik. Bere tamainagatik eta onddo apainduaren itxura ederragatik.
Jangarritasuna
Jangarria da.[3]
Nahasketa arriskua
Cortinarius subtriumphans delakoarekin, baina honek kapela eta haragia gorrixkak ditu (ez horia)
Sasoia eta lekua
Udan eta udazkenean urkien azpian, zohikaztegietan eta leku hezeetan.[4]
Banaketa eremua
Europa, Asia, Ipar Amerika.
Erreferentziak
- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 219 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 151 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 206 or. ISBN 84-282-0865-4..
Kanpo estekak
- Datuak: Q2511449
- Multimedia: Cortinarius triumphans / Q2511449